Gasteizko Mugimendu Feministaren elkarretaratzearekin bat egin dute milaka lagunek
Protokoloa aktibatu du Mugimendu Feministak Gasteizen, azken egunetako eraso sexistak salatzeko. Egun Feministaren baitan, bi mobilizazio ezberdin egin dituzte: manifestazioa txosnetatik erdialdera eta elkarretaratzea Andra Maria Zuriaren plazan.
Lehenik eta behin, manifestazioa egin dute txosnetatik erdialderaino; ostean, kontentrazioa. Elkarretaratzearen amaieran, Mugimendu Feministako kideek hartu dute hitza, autodefentsa feministarako deia eginez emakume* guztiei.
Bertan ere, «nazkatuta» azaldu dira milaka herritarren aurrean, sistema hetereopatriarkalari “aski da” esateko ordua dela berretsiz. Azaldu dutenez, azken egunetan eraso ezberdinak egon dira: blusa batek emakume bat kolpatu zuen, eraso bat Florida parkean… «Orain eta bihar, ukitzen gaituztenean erantzungo dugu»
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!