Gasteizko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du azken hilketa matxista salatzeko
32 urteko emakume gasteiztar bat hilik agertu zen atzo Gasteizko aparthotel batean. Ustezko hiltzailea, bikote ohia, atxilotu egin dute Zaragozan, Gasteiztik ihes egiten ari zenean.
Gaur, maiatzaren 29 astelehena, elkarretaratzea egingo du Gasteizko Mugimendu Feministak arratsaldeko 19:00retan Andra Mari Zuriaren Plazan. Hala salatuko dute atzo ezagutu zen erailketa matxista. Ertzaintzak jakinarazi zuen igandean 32 urteko emakume baten gorpua topatu zutela aparthotel batean, eta hilketa matxistaren hipotesia baieztatu zuen ordu batzuk beranduago.
Eraildako emakumea bere hiru urteko haurrarekin zegoen gelan, eta hedabide ezberdinek argitaratu dute haurdun zegoela eta bikiak espero zituela, nahiz eta Segurtasun Sailetik ez duten hau baieztatu. Hedabide ugarik jakinarazi dute duela gutxi arte Valentzian bizi zela emakumea, eta indarkeria matxista jaso izanagatik «muturreko arriskuaren» aurkako babes berezia ezarria ziotela. Astebete inguru zeraman Gasteizen bizitzen, eta zeukan babes maila apaldu egin zioten hemen, bere bizilekua sekretupekoa zela iritzita.
Hilketa matxistaren hipotesiaren atzetik, bikotekide ohiaren bila ibili zen Polizia, eta gauean atxilotu zuen Guardia Zibilak, Zaragozan. Hedabide ezberdinek azaldu dute Gasteiztik ihes eginda zegoela Zaragozan, eta taxi batean atzeman dutela gizona, AP-68 errepidean.
Bi erahilketa matxista bi astetan
Maiatzaren 16an beste hilketa matxista bat eman zen, Orion kasu honetan. Gizonezko batek 50 urteko bikotekide ohia hil zuen eskopeta batekin, eta bere buruaz beste egin zuen ondoren. Bi asteko tartean Euskal Herrian ematen den bigarren hilketa matxista da atzokoa. 2003. urtetik 118 emakumezko hil dira indarkeria matxistaren ondorioz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!