Gasteizko Mendien babes eremua handituko dute, baina ez dute Natur Parke izendatuko
Gasteizko Mendi Garaien Kontserbazio Bereziko Eremua 3.000 bat hektarea handitzeko proposamena adostu dute Jaurlaritzak, Aldundiak eta Gasteizko Udalak. Eguzki talde ekologistak presazko ohar batean azaldu duenez, proposamen hori ez da nahikoa ingurune naturala babesteko eta Gasteizko Mendiak Natur Parke izendatzea eskatu dute.
Gasteizko Mendi Garaien babes eremua, Kontserbazio Bereziko Eremua, 3.000 bat hektarea handitzeko proposamena adostu dute Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak. Eguzki talde ekologistak presazko ohar batean azaldu duenez, proposamen hori ez da nahikoa ingurune naturala babesteko, eta Gasteizko Mendiak Natur Parke izendatzea eskatu dute.
Izapidetze prozesua abiatu dute eta aurrera egiten badu bikoiztu egingo kontserbazio gunea: egun diren 2.227 hektareatik 5.130 egotera igaroko dira Kontserbazio Bereziko Eremuaren baitan. Hala ere, ez dira sartuko Gardelegiko zabortegia, ez eta laborantzako lur gehienak ere. Olarizuko muinoraino ere ez da iritsiko. Onura publikoko mendien katalogoan dauden lursailak soilik sartuko dira.
Natur Parke izendatu behar da eremua, Eguzkiren ustez
Eguzki talde ekologistak berriro eskatu du Gasteizko Mendiak, KBG ordez, Natur Parke izendatzea, hori delako inguru horretako balioak kontserbatzeko tresna egokia. 2009 eta 2014ko txostenetan oinarritzen dira. Era berean, babestu beharreko lurraldea osorik har dadila eskatu dute, ez zatituta: har ditzala bere baitan Gasteizko Mendiak eta, bereziki, Gardelegiko zabortegia, laborantzako lurrak barne izango dituena.
2014an hainbat herritar, talde ekologista eta erakundek Gasteizko Mendiak parke natural deklaratzea eskatu zuten, baina Eusko Jaurlaritzak uko egin zion. Arabako erakundeak 2009tik ari ziren hori eskatzen, besteak beste, Gasteizko inguru naturala «blindatzeko» autobide elektrikoaren, neurrigabeko urbanizazioen eta neuri gabeko hiritartzearen aurka, Eguzkiren arabera.
Natur Parke izendatu beharrean Kontserbazio Bereziko Gune bezala hartu zuten lurra, eta 5000 hektarea soilik sartu zituzten KBGan (13000 eskatu arren talde ekologistek eta Aldundiak). «Babes motaren, lurraldearen eta etengabeko aukera-galerarengatik, murrizte nabarmena zela, Gasteizko Mendi guztiek (eremu babestuak eta babestu gabeak) dituzten balio naturalak kontuan hartuta», hala baloratu zuten orduan Eguzkik eta Foru Aldundiak. Urte horretan bertan Eusko Jaurlaritzak egindako txosten batean onartu egiten zuen Gasteizko Mendietako Parke Naturala «desegin» egin zuela.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!