Gasteizko lau grebalarien aurkako epaiketa muntai poliziala dela salatu dute eta absoluzioa eskatu
Lau pertsona epaitu dituzte gaur Gasteizen 2020ko urtarrileko greba orokorraren harira. Babesa adieraztera gerturatu dira Epaitegira dozenaka lagun, greba antolatu zuten eragileek, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dutenek, deituta.
Epaiketak muntai poliziala duela oinarri salatu dute, «eskubide sozialen defentsan borroka egiten dugun guztiok beldurtu eta kriminalizatzea» helburu duena. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak pertsona hauen absoluzioa eskatu du, eta «pobretzearen aurka, zein lan, pentsio eta bizitza duinen alde mobilizatzen eta aliantzak ehuntzen» jarraituko dutela adierazi.
2020ko urtarrilaren 30ean greba orokorra egin zen Hego Euskal Herrian eta milaka langile eta herritar mobilizatu ziren Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren deialdiarekin bat eginez. «Lan, pentsio eta bizi duinak izateko eredu aldaketa» eskatu zuten kaleetan, eta borroka horrek gaurkotasun osoa duela uste dute eragileek oraindik ere.
Aurreko larunbatean ere mobilizazioak egin zituzten lan, pentsio eta bizi duinen norabidean pobretzearen aurka: «greba orokorrean egin genuen bezala, geroztik ere lan, pentsio eta bizitza duinen alde lanean eta borrokan jarraitzen dugu, bakoitzak bere eremuan zein elkarlanean». Aldaketa soziala eskatu dute, eta horren aldeko borroka kriminalizatzeari utzi diezaiotela.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!