Gasteizko La Vitoriana okindegietako langileak soldata duinen alde mobilizatu dira
Gabonetan egingo dituzte protestak La Vitoriana okindegietako langileek. Aurrenekoa abenduaren 28an, ostegunean, egin dute: elkarretaratzea egin dute Rioja kaleko dendaren aurrean.
La Vitoriana-ko langileek mobilizazioei ekitea erabaki dute. Ogia eta opilak egiten eta saltzen ditu enpresak eta 70 langile ditu. Hitzarmen kolektiboa orain sei urte iraungi zen. ELAk eta ESK-k osatutako ordezkaritza sindikalak salatu ditu langileen «baldintza ekonomiko kaskarrak eta zuzendaritzaren negoziatzeko borondate falta».
Azaldu dutenez, plantillaren zati baten soldatek doi-doi gainditzen dute lanbidearteko gutxieneko soldata, eta horrek miseriazko bizi baldintzak dakartza. Azken 3 urteetan enpresak 600.000 eurotik gorako irabaziak izan dituela nabarmendu nahi izan dute langileen ordezkariek, eta langileen egoera are «onargaitzago» egiten duela horrek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!