Gasteizko kañuak eta Boli Kostako egoera ZAHARRAK BERRIn
Aste honetan gai ezberdinak jorratzen ditugu Zaharrak Berrin. Alde batetik, Gasteizko alde zaharrean dauden kañuei buruz hitz egiten dugu. Orain berritzen ari diren gune publiko estu hoiek, Erdi Aroan eta Aro Modernoan zehar gasteiztarren ur zikinak eta zaborrak biltzeko gunean izan ziren, XIX. mende erdialdean estolderia sistema eraiki zen arte. Kañu hauek izandako bilakaera azalduko dugu.
Beste alde batetik, Boli Kostara joango gara, gure nazioarteko kolaboratzaile den Itsasoren eskutik. Herrialde honetako egoera zein den azaltzen digu berak, baina gonbidatu berezi bat ere ekarri dugu: Stephanie, Boli Kostakoa den eta Gasteizen bizi den gazte bat. Berak azalduko digu lehenbiziko pertsonan hango egoera zein den.
Eta bukatzeko, Xabik hilabetean behin egiten duen bezala, bibliografia proposamenak ekartzen ditu gurera. Oraingoan, historia hizpide duten lau argitalpenen berri ekartzen digu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!