Gasteizko Kanpusa hartu, ikasle bat atxiki eta materiala eraman du Ertzaintzak
Martxoaren 16an, ostegunean, Ertzaintza Gasteizko Kanpuseko Ikasle Gelan sartu da. Bertan zegoen material ugari eraman dutela salatu dute ikasleek, tartean, ordenagailua. Goizean, kanpuseko ikasle bat atxiki du Ertzaintzak. Azken asteetan, Ertzaintzaren presentzia oso handia izan da unibertsitatean.
Goiz guztian zehar, Ertzaintzaren presentzia oso handia izan da Gasteizko Kanpusean. Kirol Zientzietako fakultatean, asanblada bat eta elkarretaratzea bat burutuko zutenean, ikasle bat atxiki egin dute Ertzainek. Hasiera batean, atxilotuta eramango zutela zirudien arren, identifikatu, eta minutu batzuz atxikitu ostean, askatu dute.
Baina Kirol Zientzietako gertakaria ez da bakarra izan. Letretako fakultatean ere sartu da Ertzaintza, bertan baitago Ikasle Gela. Ikasle Gela, ikasle mugimenduak egunero erabiltzen duen gela da: bilerak egiteko gunea da, askotan. Gela barruraino sartu dira poliziak, besteak beste, ordenagailuak eta material gehiago eramanez.
Azken asteetan, Ertzaintzaren presentzia handia salatu dute egunez egun ikasleek. Martxoaren 8an, Martxoaren 3an edo ikasleen mobilizazio ezberdinetan polizia ugari egon da kanpusean, kasu batzuetan, ikasleak identifikatuz. Azken kasua aste honetan bertan izan zen, ikasleek elkarretaratze bat egin zutenean iruñean larunbatean atxilotutako gazteak askatzeko eskatuz.
Arratsaldean, elkarretaratzea egin zuten Andra Maria Zuriaren enparantzan, hamarnaka ikasle bilduz. Bertan, indar polizialek kapusean duten presentzia salatu eta martxoaren 23an greba egiteko deia egin zuen ikasle mugimenduak.
Hurrengo ostegunean, ikasle greba deitu dute Ikasle Mugimendutik eta honen harira, greba indartzeko ekimen ugari burutzen ari dira ikastetxe eta faktultateetan, guztietan, Ertzaintzaren presentzia handiarekin. Asteazkenean, martxoaren 22an, aldiz, irakasleak aterako dira kalera, greba deitu baitute ELA, LAB eta Steeilas sindikatuek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!