Gasteizko kaleak hartu zituen Mugimendu Feministak, Greba Orokorrarekin bat eginez
Kalejira egin zuten larunbatean Gasteizko kaleetatik urtarrilaren 30eko Greba Orokorrerako deialdia zabaltzeko. "Nosotras paramos el carro" lelopean duela 44 urte Gasteizko kaleak hartzera ateratzen ziren emakumeen* eredua izan zuten gogoan.
Egun gutxi falta dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak urtarrilaren 30erako deituriko Greba Orokorrerako eta eragile eta mugimendu desberdinak hasiak dira giroa berotzen. Aldarrikapenak kalera ateratzeko kalejira antolatu zuen Gasteizko Mugimendu Feministak iragan larunbatean.
Andra Mari Zuriaren plazatik abaitu zen ekimena, «Nosotros paramos el carro» lelopean. Erdiguneko kaleak zeharkatu zituzten Greba Orokorraren aldarria lau haiztera zabaltzeko, eta, El Boulevard saltokiko ekimenean bezala karroak baliatu dituzte horretarako. Karroa sinbolo bezala erabili nahi dute, 1976an, Gasteizko kaleak astero hartzen zituzten milaka emakumeen* eredua jarraituz. Duela 44 urte poltsa hutsa bilakatu zen emakume* horien borrokaren ikur eta oraingo Greba Orokorrean karroa baliatuko dute.
«Azken urteetako mobilizazio feministetan gauza bat oso argi utzi dugu; heteropatriarkatuaren aurpegi oro gelditzera goaz!» azpimarratu dute Mugimendu Feministako kideek, eta, datorren Greba Orokorrean kontundentzia berdinarekin erantzungo dutela gaineratu ere: «ez dugu bizitza prekariorik onartuko, sistemak inposatzen digun izateko eta sentitzeko moduen aurrean, indarkeria matxistarik eta heteroaraurik gabeko bizitzaren alde borrokatuko garelako eta bizitzako esparru guztietan herriei subiranotasuna itzultzea exijitzen dugulako».
Motorrak berotzen
Mugimendu Feminista ez da asteburu honetan Greba Orokorrerako atzera kontuan murgildu den bakarra. Gasteizko Gazte Komiteak ere hainbat jarduera burutu ditu asteburuan zehar, hala nola, ostiral arratsaldean egin zuten pankarta kedada. Gasteiztik kanpo ere prest dira Greb Orokorrari heltzeko, Aiaraldean agerraldi jendetsua egin zuten Urduñan eskualdeko Greba Batzordeek urtarrilaren 30erako prestatu duten egitaraua aurkezteko.
✊ AIARALDEA GREBARA! Datorren urtarrilaren 30ean eskualdeko kaleak bizitza, pentsio eta lan duinen defentsan hartuko ditugu!
Arrazoiak soberan daude. Lapurtu digutena berreskuratzeko garaia heldu da! #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/BTlNJorZRh
— Aiaraldeko Greba Batzordea (@AiaraldeaGreba) January 17, 2020
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!