Gasteizko Itaiak hainbat ekimen antolatu ditu hilabetean zehar, azaroaren 25eko mobilizazioari begira
Asanblada irekia eta hitzaldia egingo dituzte Gasteizko Zentro Sozialistan, eta mobilizazioa azaroaren 25ean Andra Mari Zuriaren plazatik hasita.
Gasteizko Itaiak, emakumeen antolakunde sozialistak, hainbat ekimen antolatu ditu azaroan zehar. Lehenengoa asanblada irekia izango da, datorren asteazkenean, azaroaren 10ean, 17:00tan Gasteizko Zentro Sozialistan (Monseñor Estenagako Dia supermerkatu zaharrean). Azaroaren 19an, ostirala, hitzaldia egingo dute 18:30tan leku berean. Hilabetea mobilizazio batekin amaituko dute, azaroak 25ean, Andra Mari Zuriaren plazatik hasita.
Indarkeria matxista
Emakumeen aurkako indarkeria izango du ardatz azaroko programazioak: «Egungo kultura progresista: emakumeon ahalduntzea ala indarkeriaren normalizazioa?» lelopean zabaldu dute egitaraua. Azaldu dutenez, gutxienez 57 eraso eman dira Gasteizen 2021ean eta 5 erailketa Euskal Herri mailan.
Sare sozialetan zabaldu dutenez, azaroak 25 gertu den honetan, «emakume langileon bizitzetan» indarkeria «eguneroko ogia» dela ikusarazi nahi dute, baita «gizarte hipersexualizatu honetan» ematen diren «eguneroko biolentzia legitimatzen eta emakume langileon aurkako indarkeria testuingurua errazten duten jarrerak» salatu ere. Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraikitzeko beharra aldarrikatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!