Gasteizko ikasle mugimenduaren aurkako «jazarpen poliziala» salatu du Ikamak
Ikama ikasle antolakundeak "azken asteetan jasandako jazarpen poliziala" eta apirilaren 21ean deitutako ikasle mobilizazioan gertatutakoa salatzeko prentsaurrekoa eskaini du astelehen honetan Gasteizen. through Alea.eus
Azken asteetan Gasteizko ikasle mugimenduak jasandako «jazarpen poliziala» salatu du Ikama ikasle antolakundeak. «Pandemia hasi zenetik poliziaren presentzia itogarria izan da, ikasleon bizitzen gaineko kontrolean sakonduz», ohartarazi dute.
Besteak beste, Gasteizko Mendebaldea ikastetxeko hainbat ikaslek isunak jaso dituzte, eta azken bi asteetan «Gasteiz osoan» bizi izan dutena «jasanezina» izan dela ohartarazi dute: «Ekimen ezberdinak egiteagatik salaketak, ikasleoi polizia sekretaren kotxeek jarraitzea… eta ikastetxe batzuetako zuzendaritzek ikasle mugimendua kriminalizatu izana» aipatu dute, besteak beste.
Apirilaren 21ean, sektore publikoko greba deialdiaren bezperan, Ikamak Andre Maria Zuriaren plazan deitutako mobilizazioaren harira, Ertzaintzaren hiru furgoi, hiru kotxe eta Udaltzaingoaren zazpi motor zeudela kritikatu dute. Azaldu dutenez, mobilizazioa Covid-19aren aurkako neurriak kontuan hartuta antolatu zuten, baina «Poliziak hasieratik oztopatu zuen, megafoniatik distantziak mantentzeko aginduz eta pankartak eta oihuak egokiak ez zirela esanez; guztia gaztelania hutsean eta manifestazioa desegiteko mehatxupean».
Ondoren, mobilizazioa Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzara iritsi zen, eta bertan bi ikasle zeuden, Euskal Herrian gure hezkuntza! zioen pankarta bat eta kolorezko ke poto bat heltzen. Ertzaintzak manifestazioa gelditu eta bi ikasleengana jo zuen, identifikatzeko eta miatzeko asmoarekin: «Furgoietan zeuden polizia guztiak jaitsi ziren modu oldarkorrean, borrak eta peloteroak eskuan zituztela», azaldu dute.
Bitartean, manifestazioarekin jarraitzeko agindu zien Poliziak: «Identifikatutakoei babesa helarazteko mugitzen ez ginenez, mehatxuka hasi ziren berriro manifa desegitearekin». Azkenean, manifestazioak aurrera egin zuen, baina «denbora dezente» itxaron behar izan zuten bi kideak askatu arte.
«Ikasleria martxan»
Apirilaren 21ean gertatutakoa eta ikastetxeetan bizitzen ari diren egoera «EAJren estrategiaren barruan» kokatzen dela uste du Ikamak, «ikasleoi beldurra sartzeko helburuarekin eta ikasle mugimendua desartikulatzeko asmoz».
«Badakite ikasleria antolatu eta indartsua haien inposaketei aurre egiteko gai dela, eta hori ekidin nahi dute, ikasleria subjektu gisa deuseztatuz. Baina gurekin jai dute, ikasleriak martxan jarraituko du, eta Euskal Eskola Herritar eta Burujabea lortzera bidean antolatzen jarraituko dugu. Zuen kontrolaz nazkatuta gaudelako, ikasleria martxan! Gora ikasleon borroka!», adierazi dute plazaratutako oharrean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!