Gasteizko ikasle migratzaileen egoera aztertzen duen txostena aurkeztu dute STEILAS eta IKUSBIDEk
Ondorio nagusia da, egileen arabera, eskola-segregazioa badela (indize oso altuarekin) eta "jatorri-desberdintasuna duten ikasleen bizitza pertsonala, eskolakoa eta soziala baldintzatzen dutela". Beraz, hezkuntza sistemak ez duela aukera-berdintasunaren printzipioa bermatzen berretsi dute.
«Jatorri migratzailea duten ikasleen eskola segregazioa Gasteizen» izeneko azterlana aurkeztu dute STEILAS sindikatuak eta IKUSBIDEk, Gasteizko ikasle migratuen egoera aztertu eta aukera-berdintasunaren printzipioa hezkuntza sisteman betetzen ote den egiaztatzea helburu duen lana.
Inkesta bidez egin dute azterketa, eta Gasteizen DBHko 4. maila ikasten ari diren publikako ikasleen % 65,4ak bete du. Ondorio nagusia da, egileen arabera, eskola-segregazioa badela eta «jatorri-desberdintasuna duten ikasleen bizitza pertsonala, eskolakoa eta soziala baldintzatzen dutela». Beraz, berretsi dute eskola-sistema ez dela oinarritzen aukera-berdintasunaren printzipioan. Azaldu dutenez, jasotako datu eta ondorioak Euskal Autonomia Erkidego osoko egoerara estrapolagarriak dira.
Txostenaren ondorio nagusiak
Euskal Autonomia Erkidegoak, oro har, eta Gasteizek bereziki, estatuko eskola-segregazioaren indizerik altuenetakoa du. Era berean, Europako indizerik altuenetakoa du eskola pribatu eta kontzeratuetan. Bi fenomeno horiek, segregazioa eta eskola pribatu-itundua, oso lotuta omen daude.
Segregatutako ikastetxeetan ikasleen % 83,8 migratzaileak dira, eta mota horretako zentroetan biltzen dira pobrezia-egoeran dauden ikasle gehien.
Segregatu gabeko ikastetxeetako ikasleen ia % 60ak ditu emaitza akademiko «onak», eta segregatutako ikastetxeen kasuan, %40ak. Segregatu gabeetan, % 15,9k errepikatu du ikasturteren bat edo gainditu gabeko ikasgaiak ditu; segregatuetan, berriz, % 33,3k.
Jatorri migratzailea duten ikasleen % 60, segregatu gabeko ikastetxeetan, Euskal Herritar eta espainiar gisa identifikatzen da. Segregatutako zentroetan 16 puntu jaisten da identifikazioa.
Segregatutako zentroetan gazteen % 60 ez da gasteiztar sentitzen, segregatu gabeko zentroetan baino bi aldiz gehiago.
Eskola segregatuetako jatorri migratzaileko ikasle % 10ek nekez bizi du euskara berezko zerbait bezala. Segregatu gabeko zentroetan, ostera, migratzaileak diren gazteen erdiek baino gehiagok euskara berezko gauzatzat hartzen dute.
Etorkizunerako itxaropenei dagokionez, segregatu gabeko zentroetan gehienek ikasketekin jarraitu nahi dute eta unibertsitatean sartu ( % 61,5), aldiz, segregatutako zentroetan ikasten dutenen artean ehunekoa % 45,6ekoa da. Bestalde, lanbide-heziketan sartzeko ikasten jarraitzeko joera handiagoa da segregatutakoen artean. Ikasketak uzteko borondatea nahiko txikia da, baina maizago gertatzen da segregatutako ikastetxeetan.
Neskek, mutilek baino proportzio handiagoan, arrazagatiko bazterketa egoerak eta jarrerak bizi izan dituzte.
Segregatutako ikastetxeen existentziaren inguruko zergatiari erantzutean, neskek mutilek baino askoz ere proportzio haundiagoan erantzun dute diskriminazioa beren burua migratzailetzat jotzen ez dutenengandik datorrela.
Hezkuntza akordioa
Hainbat alderdi politikok egunotan negoziatu duten hezkuntza-akordioa aipatu nahi izan du STEILASek txostenaren aurkezpenean. Akordio hori EAEko etorkizuneko hezkuntza-legea sostengu izango da. STEILASen ustez, «premiazkoa da lege horrek aukera-berdintasuna eta gizarte-kohesioa bermatzea, eskola segregazioa errotik geldiaraztea eta beharrezko neurri zuzentzaileak ezartzea». Txostena irakurtzeko gonbita luzatu dete alderdi politikoei eta eskola segregazioa modu esplizituan debeka dezaten galdegin.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!