Gasteizko Herri Unibertsitatearen balorazio positiboa egin du Jaikialdiak
Gasteizko Herri Unibertsitatearen edizio berria ospatu zen iragan otsialaren17tik 19ra. Aurreikuspenak gaindituta "problematika desberdinen inguruan hausnartzeko espazio bat" ireki izana positiboki baloratu dute antolakuntzan murgilduta egon diren ikasleek.
Iragan astean burutu zen Gasteizko Herri Unibertsitatearen balorazio positiboa egin du jaikialdiak. Otsailaren 17an hasi eta 19ra arte egitarau zabala atera zuten aurrera ikasleek «aktualitatearen hausnarketa kritikoa burutu eta eztabaidak irekitzeko» helburuarekin.
Hilabeteetan zehar Arabako Kanpuseko ikasle asanblada eta eragile desberdinen lanaren fruitu definitu dute azken edizio honen «antolakuntzaren eraginkortasuna eta ezarritako helburuak erdietsi ahal izana» . Izan ere aurreikuspenak gainditu eta edukiak lantzeko eskatutako ikasgelak txiki geratu dira behin baino gehiagotan, hitzaldirik jendetsuenean 80 lagun elkartzeraino.
Jakintza kritikoa lantzeaz gain elkar ezagutza eta harremanetarako eremu bat izatea ere zuen helburu aurtengo Herri Unibertsitateak. Aisialdi jarduera ugari antolatu dituzte hiru egunez eta hauek ere oso harrera ona jaso dute.
Antolakuntzan aritu diren ikasleek, «zenbakietatik haratago», Herri Unibertsitateak problematika desberdinen inguruan hausnartu eta eztabaidak burutzeko espazio bat ireki izana azpimarratu dute.
Behin Gasteizko Herri Unibertsitatea bukatuta Herri Unibertsitate Nazionalaren txanda heldu da, datorren otsailaren 26 eta 27an Leioako Kanpusak hartuko duen edizioa. Bien bitartean Gasteizko Herri Unibertsitatearen edizio berri bati begira daude dagoeneko Jaikialdiko kideak: «Datorren urteari begira gure indargune eta ahulguneak aztertzea dagokigu, hobetzen jarraitu ahal izateko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!