Gasteizko Herri Mugimenduko hiru kide epaiketaren zain geratu dira, Audientzia Nazionalean epailearen aurretik pasa ondoren
Gasteiztarrak ez diren arren, Herri Mugimenduko espresio ezberdinetan militatzen dute. Elkarretaratzea deitu dute 19:00etan Andra Maria Zuriaren enparantzan. Gazteak epaiketaren zain geratu dira.
Gasteizko Herri Mugimenduko hiru kide epaitu dituzte urriaren 30ean dituzte. Espetxe eskaerak zituzten arren, Gasteiztarrak ez diren arren, Gasteizko Herri Mugimenduko espresio ezberdinetan militatzen duten gazteak dira hauek.
Guztira, 17 gazte zeuden deituta Lamela epailearen aurretik pasatzera baina haietako bost adingabeak dira. Epailearen aurretik pasa ostean, epiaketaren zain geratu dira,
Martxoaren 11n, Errepresioari Autodefentsa dinamikak manifestazioa egin zuen Iruñean, eta amaitu aurretik istiluak izan ziren Poliziarekin. Gobernu Ordezkaritzak argudiatu zuen ez zegoela manifestazioa egiteko baimenik. Istiluak bi ordu inguru iraun zuten Alde Zaharrean.
Manifestazioak “azken hilabeteetan herri mugimenduaren kontra ezarritako errepresioa salatu eta autodefentsa mekanismoak sortzea” zuen helburu. Errepresioari Autodefentsa dinamikarekin hainbat mugimenduk egin zuten bat, horien artean Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren kontrako mugimenduak, baina manifestazioa ez zuen azken horrek antolatu, hedabideek hala zabaldu badute ere.
Manifestazioan bertan, Oreratko lau gazte atxilotu zituzten; bi egun beranduago, hauek espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak.
Mobilizazioak
Espetxeratze hauek salatzeko, 19:00etan elkarretaratzea egingo dute Andra Maria Zuriaren enparantzan.
Martxoaren 11ko manifestazioaren bideoa egin zuen ahotsa.info proiektu komunikatiboak
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!