Gasteizko Harresiko zortzi gazteak zigortu dituzte
Asteartean epaitu zituzten – nahiz eta gazteak epaiketara ez aurkeztu – zortzi gazteen aurkako sententzia atera da: zortziak zigortu ditu epaileak. «Desobedientzia larria» egotzi die epaileak 8 gazteen aurka: sei hilabeteko isuna, egunez 6 € (1.080€ gazte bakoitzak).
2015eko maiatzaren 17ko Gasteizko Herri Harresian parte hartu zuten zortzi lagun epaitu zituzten Gasteizko epaitegietan, asteartean. Gazteak, iragarri bezala, ez ziren epaiketera aurkeztu (beherago bideoa ikusgai). Izan ere, haien esanetan, «ez dugu arrazoirik ikusten epaituak izateko, epaitu beharko litzatekeen bakarra Ertzainen jarrera bortitza da». Gainera, desobedientziarako deia egin zuten asteartean bertan Gasteizko Harresitik: «2015ekoa erabaki kolektibo bat izan zen; orain ere, epaiketa kolektibo baten aurrean gaude» adierazi zuten.
Bi egun beranduago, atera da sententzia. «Desobedientzia larria» egotzi die epaileak 8 gazteei, eta zigor berdina ezarri du zortzi gazteen aurka: sei hilabeteko isuna, eguneko sei euroko kantitatearekin – 1.080 € auzipetu bakoitzeko – . Gainera, epaileak zigor ekonomikoa lehenetsi du espetxe zigorren aurrean, baina ez ordaintzekotan, hiru hilabeteko zigorra bete beharko lukete 2015eko maiatzean Gasteizko Herri Harresian parte hartzeagatik zigortutako gazteek.
*[Hala Bideo] Gazteen arrazoiak epaiketara ez aurkezteko:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!