Gasteizko Gizarte Larrialdietarako Zerbitzuaren baliabide falta salatzeko loaldia egingo dute, etxebizitza eskubidearen alde
Inor Ez Etxerik Gabe - Derecho A Techo plataformak, beste eragile sozial batzuekin batera, egin du deialdia. Protesta eta asanblada egingo dituzte irailaren 23an Gasteizko Plaza Berrian.
Gizarte Larrialdietarako Zerbitzuaren egoitzaren aurrean egindako agerraldian, udal baliabide horren «prekarietatea eta errekurtso falta» salatu dute dozenaka lagunek, Inor Ez Etxerik Gabe – Derecho A Techo plataformak deituta. Lehen aldiz «egoera onartezinaren» berri eman zutenetik «ezer ez aldatu izana» arbuiatu dute eta azpimarratu arrazoia «borondate politiko falta» dela, ez diru falta.
Gasteizko Udalak egindako politikak gaitzetsi dituzte, ez dutelako etxebizitza eskubidea bermatzen eta aporafobikoak direlako: «badirudi Urtaran jauna pertsonak kalean bizitzearen aldekoa dela». Adibide bezala aipatu dituzte Olarizuko etxegabetzeak eta kontserbatorioan jarritako hesiak, han lo egiten zuten pertsonak alternatibarik gabe kanporatzeko.
Etxebizitza bermatu beharreko eskubidea dela gogorarazi dute eta hori ez bermatzeak gizarte bazterkeria areagotzen duela, «gizarte kapitalistak merkantzia bihurtu arren».
Loaldia eta asanblada, irailaren
Irailaren 23tik 24ra, ostiraletik larunbatera, loaldia egingo dute, protesta gisa, Gasteizko Plaza Berrian. Gainera, asanblada irekia egingo dute 20:30etan. Hiriko beste eragile sozial eta politiko batzuekin batera etxebizitzaren auziari helduko diote: gazteriaren emantzipazioaz, pertsona arrazializatuen gizarte bazterkeriaz, oinarrizko horniduraz, udalaren errekurtso faltaz, auzoetako gentrifikazioaz eta bizitzaren garestitzeaz jardungo dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!