‘Sutan’ eta eskaera zehatzekin eman dute aurpegia Gasteizko eskalatzaileek
Gasteizko Eskalatzaileak Sutan plataforma aurkeztu dute: «Gasteizen kirol zerbitzu publikoen alde egiteko bat egin dugu». Horretaz gain, babes guztia adierazi diete langileei: «Gureak bailitzan defendatuko ditugu rokodromoetako eta Udalaren kirol sailean azpikontratatutako langileen eskubideak».
Udal rokodromoak abendura arte itxita egongo dira. Gasteizko Udalaren lehiaketa publikoa hutsik geratu da, eta ez da egongo rokodromoak kudeatuko dituen enpresarik. Orain arte, Arabako Rokodromoetako Teknikariak (ART) enpresak zuen esleipena, eta bi rokodromo zeuden Gasteizen; aurten, aldiz, hirugarren rokodromo bat zabaldu behar zuen Udalak Salburuan, baina ez dute diru partida handitu nahi izan, enpresak erabiltzaile gehiagorentzako zerbitzua eman behar zuen arren. Horren ondorioz, 9 langile geratu dira langabezian.
Hau guztia salatzeko, Gasteizko rokodromoetan aritzen diren eskalatzaile ugari bildu dira astearte goizean Andra Maria Zuriaren plazan. Haserre, baina mobilizazio eta salaketa ekintzekin jarraitzeko prest azaldu dira. Izan ere, asko dira rokodromoen itxieragatik kaltetuak: aurreko urteko zifrei erreparatuz gero, 1.200 lagunetik gora izan ziren Udaleko eskalada hormak erabili zituztenak.
2017ko udan sorosleak izan ziren, 2018koan rokodromoak dira… «Gasteiztarron harrotasuna izan diren gizarte etxeetako zebitzu publikoen gutxinakako pribatizazioarekin egin dugu topo». Beraz, gaur hedabideen aurrean aurkeztu den Gasteizko Eskalatzaileak Sutan plataformak ez du soilik rokodromoak defendatzeko asmoa: «Gasteizen kirol zerbitzu publikoen alde egiteko bat egin dugu».
Eta haserre egoteko arrazoiak ez zaizkie falta. Izan ere, milaka gasteiztar eskalada pratikatu gabe geratu dira ia egun batetik bestera. Izan ere, kurtso honetan behintzat, eskaladarako apenas aurrekonturik ez dagoela salatu dute, «kirol masiboetarako, ordea, bai: Final Fourrerako miloi bat euro jarriko du Gasteizko Udalak, adibidez».
«Gureak bailitzan defendatuko ditugu rokodromoetako eta udalaren kirol sailean azpikontratatutako langileen eskubideak»
Ezin ahaztu, zentzu honetan, Salburuako Gizarte Etxean eraikitako rokodromo berriak itxita jarraitzen duela. Eskalatzaileek gaitzetsi dutenez, Udalak hiru rokodromoen kudeaketa bi rokodromoen aurrekontu berarekin esleitu nahi izan dio orain arteko koperatiba arduradunari. «Azken urteotan ART Kooperatibaren kudeaketa moldea oso positiboki baloratzen dugu«. Eskalatzaileak, beraz, kooperatibaren alde azaldu dira: «Udalak rokodromoetako langileen eskubideak urratu ditu. Hori dela eta, gureak bailitzan defendatuko ditugu rokodromoetako eta Udalaren kirol sailean azpikontratatutako langileen eskubideak».
Rokodromoak itxita edo irekita, erabiltzailearen arabera
«Rokodromoen auzia Kirol eta Kultura saileko pixkanakako pribatizazioaren adierazgarri besterik ez da», argi hitz egin dute eskalatzaileek. Gainera, «lehen eta bigarren mailako erabiltzaileak» daudela salatu dute. Izan ere, agerraldian azaldu dutenez, erabiltzaileentzat rokodromoak itxita dauden bitartean, Federazioak antolatutako txapelketan parte hartuko duten eskalatzaileentzako irekita dihardu Hegoalde Gizarte-Etxeko rokodromoak.
Salaketak-salaketak, arlo ezberdinetan eskaera zehatzak egin dizkiote Gasteizko Udalari, tartean, kirol gutxituak indartzeko politika integrala, «errentagarritasun gehien ematen duten saskibaloia eta futbolari etekina ateratzeaz haratago doana». Zentzu honetan, oinarrizko kirola sustatzea eta horretan inplikatzea exigitu diote Udalari, honi etekin politikoa eta mediatikoa ematen dioten «ikuskizunezko kirol-formatu handien aurrean».
Gaur egungo egoerari dagokionez, «rokodromoen irekiera azkarra eta langileei orain arte izan dituzten eskubideak mantendu edota hobetuko dizkienaren bermea» eskatu dute. Hori da onartuko dutena: «Erdibidekorik eta tarteko enpresa pribaturik gabe, langileak zein zerbitzua zaindu eta hobetzea helburu duena. Argi utzi nahiko genuke enpresa bat izan ezean, langileen arteko akordioak eta etekinen banaketa sustatzen duen kooperatiba batek enpresa pribatuen alboan lehentasuna izan beharko lukeela».
Horregatik, Udalak “kudeaketa berri” deitzen dion horrekin ez dira fio, «uste baitugu kalitatean eta langileen eskibideetan beherapena izango litzakeela». Izan ere, beste kasu batzuetako esperientzietatik jarraituz, «azpikontraten erabilera sistematikoak aldizkako gatazkak ekarriko ditu beti, enpleguaren aldikontasuna, prekarietatea eta ondoriozko zerbitzuen kalitatea kaltetuz».
Amaitzeko, aurretik landutako ildotik jarraituko dutela adierazi dute: «Zuzenean erantzungo dugu, irudimenez eta tinkotasunez, langileen lan baldintzak, rokoen kalitatea eta segurtasuna urrituko lukeen edozein proposameni».
- Plantilla sin trabajo, usuarios sin rocódromos
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!