Gasteizko erdiguneko “gabonetako bolan” eskegi dira krisia kapitalak ordain dezala aldarrikatzeko.
Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan dagoen gabonetako bola argiduna itzali dute eta bertan eskegi da pertsona bat Udalak argiztapenean egin duen xahuketa salatu eta herritarren oinarrizko beharrak bermatu gabe daudela ohartarazteko.
40.000 euro gehiago gastatu ditu Udalak aurten Gasteizen gabonetako argietan. Aurten argien erakusgarri izan den bolaren inguruan elkartu dira hamarnaka gasteiztar, “bizilagunei ura eta argia mozten diguten bitartean, eta ehunka herritarrek berogailuak piztu ezinik negua pasatzen dugun bitartean, Gasteizko Udalarentzat esfortzua enpresa elektrikoak aberasten jarraitzea” dela salatzeko.
Krisia kapitalak ordain dezala lelopean deitutako elkarretaratzera bertaratutakoek adierazi dute “komunikabide zein instituzioen “kontzientziazio” kanpaina lotsagarri zein iraingarrietan, gazteok etengabeko kriminalizazioa bizi dugun honetan, krisiaren zama gure gain jarri eta prekarietatera kondenatzen” dituztela, eta krisiari aurre egiteko Udalak duen errezeta “guztion dirua gutxi batzuen esku uztea” dela ohartarazi ere.
Gasteizko alkate Gorka Urtaranek “esfortzu” hitzarekin definitu zuen aurtengo gabonetako argiztapena “hobetu” izana. Horren aurrean, protesta egin dutenek hainbesteko esfortzuaz hitz egiteari uzteko eskatu diote, “astero kalera atera eta grebara goazen milaka langile baikara esfortzua egiten dugunok, pentsio duinen alde borrokan gaudenak, osasun eta hezkuntza sistema publikoen aldeko apustua egin dugunak, zaintza kolektibizatzeko mekanismoak martxan jarri ditugunak, erregularizatu gabeko herritarrak, estigmatizatutako migratu zein arrazializatuak, haien etxeetatik bota dituzuen familiak…”
Egindako ekimenaren bitartez, herritarren oinarrizko beharrak bermatzea eta langile klaseari benetako alternatibak eskaintzea exijitu diote Udalari, besteak beste.
“Bizitzen defentsan antolatzen eta borrokatzen” jarraituko dutela azpimarratu, eta “krisia kapitalak ordain dezala” azpimarratu dute, amaitzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!