Gasteizko campusean egingo diren jardunaldi nazionalen egitaraua aurkeztu du Ernaik
Urrian aurkeztu zituzten jardunaldiak eta azaroaren 10 eta 11an egingo dira. "Unibertsitate ereduaren, hezkuntza eta burujabetzen arteko uztarketaren eta burujabetza prozesuen inguruko" gaiak izango dira ardatz.
Joan den urriaren 6an aurkeztu zuten Ernai gazte antolakundeko kideek Gasteizko campusean bertan ospatuko duten burujabetza jardunaldi nazionala.
Jardunaldietan jorratuko diren ardatzak hezkuntza eta burujabetzen arteko uztarketa eta burujabetza prozesuak izango dira. Horiek lantzeko asmoz, formakuntzarako, eztabaidarako eta aisialdirako aukera egongo da, eta baita mobilizaziorako tartea ere. Antolatzaileen helburua bertaratzen den gazte eta ikasle orori Ernaik hezkuntzaren eremuan eta, zehazki, unibertsitateetan, duen eskaintza eta proiektu politikoa zabaltzeko eta eztabaidatzeko aukera ematea da.
Azaroaren 10 eta 11an izango dira jardunaldiak. Gaur eman dute egitaraua jakitera. Besteak beste, «unibertsitate burujabe, publiko, komunitario eta eskualdun baterantz egin beharreko bidearen hausnarketa» azpimarratu nahi izan dute egitarauaren baitan, baita «Euskal Herrian ematen ari diren burujabetza prozesu formalen inguruko mahaingurua edota burujabetzaren ulerkera feministaren zein ekologistaren inguruko solasaldiak» ere. Azaldu dutenez, espainiar estatuko nazio zapalduetako gazte eta ikasle antolakudneetako gonbidatuek ere hartuko dute parte jardunaldietan. Itxiera emateko, mobilizazioa eta aisialdi eskaintza ere antolatu dituzte.
Informazio guztia ernai.eus webgunean izango da ikusgai. Jardunaldietan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Webgunean bertan zein campusetan egingo diren aurkezpen publikoetan eman daiteke izena.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!