Gasteizko auzoetako euskara taldeak omenduko ditu GEU elkarteak Aihotz plazan kokatuko dituen txosnetan
Gasteizko Txosnek egingo duten bezala, GEU elkarteak antolatutako txosnaguneak abuztuaren 2an irekiko ditu ateak.
Zortzigarren urtez, GEU elkartearen txosnak Aihotz plaza girotuko du Gasteizko jaietan. Aurten, hilaren 2an zabalduko ditu ateak, eta zortzi egunetan musikaz, dantzaz eta giro alaiaz eta euskaldunaz beteko ditu plazaren bazterrak.
Gasteizko txosnek egingo duten bezala, GEU txosnako ohiko eskaintzaz gain, bi egunetako egitarau propioa prestatu dute jaiak hasi aurretik. Hala, abuztuaren 2an Aihotz Txotx eguna izango da eta sagardoa, txorizoa, bakailao tortilla eta dantza izango dira protagonistak. Jaia 18:00etan hasiko da, umeentzako Ipuin Kontalariekin, Aitor Vinagret eta Nerea Ariznabarretaren eskutik.
Ondoren, 19:30ean urtero GEU elkarteak ematen duen GEUre saria banatuko dute. Aurten, Gasteizko auzo ezberdinetako euskara taldeak omenduko dituzte, «euskararen alde egindako lana eskertzeko». Ondoren, dantza plazan izango da, Azido Folkloriko dantza taldearen eskutik.
Abuztuaren 3an, berriz, musika izango da protagonista Musikaihotz ekimenarekin. 19:00etan Orbanak taldeak emango dio hasiera jaialdiari, ostean Konpost taldea izango da eta eguna amaitzeko Izaki Gardenak taldearekin gozatzeko parada egongo da.
200 lagun inguru GEU txosnan laguntzen
Urtero bezala, 200 lagun inguru ibiliko dira GEU txosnan laguntzen; barran zein sukaldean, boluntario bezala, goiz, arratsalde eta gaueko txandak egiten. Txandak betetze aldera, GEU txosnan txanda aukeratzeko galdetegia aurkeztu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!