Gasteizko Alde Zaharreko bizilagun baten etxegabetze ilegala salatzetu dute auzokideek
Dozenaka lagun elkartu dira ostiral iluntzean Auzoan Bizi etxebizitza sareak deitutako elkarretaratzean, Alde Zaharreko bizilagun baten etxegabetzea salatzeko.
Egunak zeramatzan etxebizitzaren ustezko jabeak etxea uzteko mehatxuak egiten: astebete zen ur eta argi hornidura eten ziola, eta dirua eskaini zion etxea uztearen truke. Egoiliarrak etxean geratzeko asmo sendoa erakutsi ondoren, jabeak etxea itxi du hau kanpoan zegoen bitartean. Auzoan Bizik salatu du ustezko jabeak espekulazioz eta legez kanpo jokatu duela: «mehatxuaren eta beldurraren bidez saiatu dela egoilarra etxetik botatzen eta horrela lortu ez duenez etxea itxi du, bertan bizi den pertsona kanpoan zela».
Etxegabetzeen aurka, auzodefentsa
Oso larritzat jo du Auzoan Bizik egoera: kalean utzi dute emakume migratu bat elurra eta hotza egiten duen bitartean, haren etxea hutsik den bitartean.
«Eguneroko ogia dira etxegabetze saiakerak, jabeen gehiegikeriak, alokairu eta errolda kontratuen dokumentuak salduz migratzaileen beharren bizkar aberasten diren espekulatzaileak», azaldu dute.
Legeak, diruak eta erakundeek inposatutako indarkeriaren eta kontrol sozialeko mekanismoen aurrean, Auzoan Bizi sareak antolaketa eta autodefentsa, elkarri laguntzeko sareak, klase-elkartasuna, feminismoa eta arrazismoaren aurkakoa defendatzearen alde egin du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!