Gasteizko Alde Zaharrean oinarrituta dagoen Goian proiektuaren programazioa urriaren 2an jarriko da martxan
12 urte bete dituen proiektuak parte-hartzea, euskara, hezkidetza, kultur aniztasuna eta elkar zaintza izango ditu lan ardatz nagusi. 18 urtetik gorako bizilagunen arteko harremanean ere indarra jarriko dute.
Goian proiektuak, Gasteizko Alde Zaharreko auzo ikuspegia duen gizarte hezkuntza proiektua, Alde Zaharreko elkarbizitza hobetzea du xede. Aniztasuna egitate gisa ulertzen duten heinean, auzoaren errealitatean oinarritu eta bizikidetza sustatu eta praktikatzea dute helburu. Parte-hartzea, euskara, hezkidetza, kultur aniztasuna eta elkar zaintza dira lan ardatz nagusiak.
Proiektuak 12 urte betetzen dituenean, argitu dutenez, auzoko espazio ezberdinak erabiliko dituzte jolasteko eta ezagutzeko: Landatxoko polikiroldegia, Auzolana Pilotalekuan eta gizarte etxea. Udalak eta Goian Kirol eta Kultur Elkarteak sinatutako hitzarmenaren bultzada ekonomikoarekin hasiko dute ikasturtea. «Proiektua egonkortzeaz gain, erronka eta helburu berriei heltzeko aukera ematen digu».
Amaitzeko,18 urtetik gorako bizilagunak elkar topatzeko programazioa osatu dute. «Helduok ere izango dugu auzoan elkar ezagutzeko parada sukaldaritza tailer, haziera talde, futbol talde edota emakumezkoentzako gorputz adierazpen tailerren bitartez», azaldu dute.
Informazio gehiago: www.goian.org
Tailerrak
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!