Gasteizen lehertuko da festa igandean
21. Korrika bere ekuatorera iritsi aurretik, antolatzaileek azken eguneko festa aurkeztu dute Gasteizen. Emakumeen presentzia nabarmendu eta Gasteizko herritarren inplikazioa azpimarratu dute.
21.Korrika ekuatoreraino iritsi aurretik aurkeztu dute Korrika amaiera jaia. Igandean lehertuko da jaia, Gasteizen, 12:30ak pasatxo.
Ekitaldiari dagokionez, Edurne Azkaratek eta Aitziber Perez de Karkamok aurkeztuko dute Andra Maria Zuriaren plazan eta, suposatzen zen bezala, mezuaren igorlea nor izango den jakiteko azken ordura arte itxaron beharko da.
Herri mugimenduko espresio ezberdinak egongo dira azken egunetako kilometroetan eta, bereziki, bat nabarmendu dute: kilometro trabestia: «Trabestitzera animatu gaituzte, 10:30ean Juan Carlos I.an».
Emakumeen eta arabarren presentzia
Ez dute zalantzarik: eguraldia lagun izango da igandean Arabako hiriburuan. Horretaz gain, emakumeen presentzia bermatzen ahalegindu direla jakinarazi dute, Gasteizko herri eragile ezberdinekin osatu duten programarekin.
Gune guztien artean, bat azpimarratu dute: Burullerias plaza, Alde Zaharrean. Bertan, soilik Arabako produktuak -Klika garagardoa barne- eta herrialdeko artistak egongo dira.
Eguneko egitaraua
Araban murgilduta
Bost egun behar izan ditu Korrika-k Arabara iristeko eta Lautadatik sartu da hau apirilaren 9an, asteartean, 07:00ak aldera eta behin Altsasu atzean utzita.
🏃♀️Azkenean iritsi da #Korrika21 Arabara: egun osoan zehar herrialdean barrena ibiliko da, gauean Trebiñun sartuz https://t.co/8TDs8eLUyn pic.twitter.com/oAoneZpY3D
— Hala Bedi (@halabedi) April 9, 2019
Datozen egunetan herrialdean egingo dituen gainontzeko kiloemtroak:
- Apirilak 9, asteartea
13:00 Kanpezu | 15.51 Lantziego | 16:55 Guardia |
19:15 Bastida | 21:53 Franko | 22:13 Trebiñu |
- Apirilak 10, asteazkena
00:07 Langraitz | 02:22 Abornikano | 02:35 Izarra |
03:22 Murgia | 05:39 Urduña | 06:11 Amurrio |
08:30 Laudio |
- Apirilak 11, osteguna
08:57 Artziniega
- Apirilak 14, igandea
01:01 Otxandio | 02:15 Aramaio | 06:09 Legutio |
07:05 Urbina | 08:01 Durana | 08:22 Gasteiz |
Gasteizko lehen kilometroa Spiderabel-eko kideek hartuko dute lantegiaren 2.sarreran. Hiriburutik buelta ezberdinak eman ostean, 11:30ak aldera hurbilduko da erdialdera: Txagorritxu eta Santiagoko lankideak (11:28 Adriano VI-Florida), Etxerat (12:05 Simon de Anda), sindikatuak (Frantzia kalea 26)… Azken kilometroa AEK-ko kideek hartuko dute Postas kalean bertan.
Hala Bedi eta Gasteizko Gaztetxea, batera
Ohikoa den legez, Gasteizko Gaztetxeak eta Hala Bedik indarrak batuko dituzte apirilaren 14an. Korrika amaitu baino minutu batzuk lehenago hartuko dute lekukoa bi eragileek elkarlanean, 11:42an Manuel Iradier/Foruen kaleen erdibidean: 2.543 kilometroa izango da.
Horretaz gain, lasterketa amaitu bezain laster egun osoko jaialdia egongo da Gasteizko Gaztetxean, DJ ezberdinek girotuz gunea. Lekukoa nork eramango duen eta egun osoko jaialdia aurrerago emango dute jakitera bi kolektiboek.
Jarraipen komunikatiboa, bertatik bertara
Apirilaren 4an bertan hasi zen Hala Bedi Korrikaren berri ematen. Garesen elkarlanean eta batera arituko dira baita ere zuzeneko irratsaio berean Euskadi Irratia, Arrosa sareko irratiek (Hala Bedik barne), Bizkaia Irratia eta Iparraldeko Euskal Irratiak: Amaia Artetxek eta Reyes Ilintxetak aurkeztuko dute irratsaioa, 16:30etik 17:30era.
Horretaz gain, Arrosa Sareko talde bat Korrikako espedizioan egongo da Arabako ibilbidean. Hori dela eta, zuzeneko konexioak egingo ditugu magazin ezberdinetan eta lasterketa Araban dagoen egunetan zuzeneko jarraipena egingo dugu sare sozialetan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!