Gasteizen iazko ikasle greban atxikitako bi gaztek polizia jazarpena salatu dute
Martxoaren 24ko ikasle grebako piketeen harira atxiki zituen bi gazteak Ertzainak. Aitzakia horrekin, gerora, kalez jantzitako poliziek jazarri dituzte modu jarraituan: telefono bidez eta haien etxe ingurura bertaratuta. Mugimendu Sozialistako militantziari buruzko informazioa emateko etengabeko presioa salatu dute.
Gedar Langile Kazetak jakinarazi duenez, aurreko ikasturtean Gasteizko campusean idenfitikatu zituen bi gaztek, Mugimendu Sozialistako bi kidek, azken hilabeteetan jasandako jazarpen poliziala salatu dute.
Martxoaren 24ko ikasle grebako piketeen harira atxiki zituen bi gazteak Ertzainak. Aitzakia horrekin, gerora, kalez jantzitako poliziek jazarri dituzte modu jarraituan: telefono bidez eta haien etxe ingurura bertaratuta.
Bi gazteen hitzetan, etengabeak izan da kolaboratzeko eta informazioa emateko presioa. Horregatik,
Poliziaren helburua hori izan dela argi dute: Mugimendu Sozialistako militantzia politikoari buruzko informazioa eskuratzea.
Agerraldia egin dute Mugimendu Sozialistako kideek jasandako jazarpen polizialaren testigantzak eman eta egoera salatzeko jardun politiko iraultzailearen zaurgarritasuna salatzeko.
Jazarpenak, ohartarazi dute, «militantzia politikoa arrakalatu, desegin eta hazi ez dadin oztopoak jartzea» du helburu. Horretarako, batetik, «gezur mekanismoak» baliatzen direla salatu dute, «militanteen determinazioa eta konbentzimendu politikoa ahultzeko» asmoz.
Bestetik, seinalatu dute «errelato errepresiboaren baliozkotasuna lortu» nahi dutela jazarpen polizial horren bidez, «erantzun errepresibo bat errazteko».
«Guztiz mespretxagarria deritzogun praktika horren aurrean irmo mantenduko garela adierazi nahi dugu», nabarmendu dute agerraldian. Erasoak gogor arbuiatu eta militante iraultzaileonganako jazarpen oro gaitzetsi dute.
Mugimendu Sozialistako bi kidek jasandako jazarpen poliziala salatu dute
"Poliziaren jarraipenak, deiak, mezuak, kolaborazio eskaerak, gezurrak, mehatxuak, xantaiak eta abar" salatu dituzte beste behin erehttps://t.co/HPx6uO8Kus
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) December 2, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!