Gasteizen erahildako azken emakumea salatzeko elkarretaratzea bertan behera geratu da
Ostiralean hasiko den Final Four txapelketa aitzaki, Ertzaintzak ez die baimenik eman Mugimendu Feministako kideei.
75 urteko emakume bat larri zauritu zuten igandean Gasteizen, bere etxe atarian izandako lapurreta saiakera batean bi gaztek bortizki eraso egin eta gero. Emakumea bere kabuz joan zen Santiago ospitalera, baina bertan ospitaleratu zuten, egoera kritikoan.
Bi egun beranduago, ospitalean hil da eta Ertzaintza erasotzaileen bila ari da.
Azken erahilketa hau salatzeko, Gasteizko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitua zuen asteazkenean, 19:00etan, Andra Maria Zuriaren plazan.
Final Four saskibaloi txapelketa aitzaki, ordea, Ertzaintzak ez die baimenik eman.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!