Gasteizen bi gizon atxilotu dituzte bikotekideei eraso egiteagatik
Ostegunean, martxoak 14, 19:30etan Virgen Blankan mobilizazioa deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak. through Argia.eus
092 telefono-zenbakian dei batzuk jaso zituzten astelehen goizaldean, Arriaga-Lakua auzoko etxebizitza batean bikote baten arteko eztabaida gogorra zegoela-eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Etxebizitzara gerturatu ziren poliziek beheko solairuan emakume bat aurkitu zuten izterrean zaurituta. Biktimak ertzainei adierazi zienez, bere bikotekideak emandako labankada batek eragin zion zauria. Emakumeari astelehen goizaldean eman diote alta.
Gasteizko Udalak adierazpen instituzional bat onartu du, erasoa gaitzetsi eta biktimari babesa emateko. Jakinarazi dute haren esku jarri dituztela baliabide psikologikoak, juridikoak, sanitarioak, babesekoak eta harrerakoak.
Ostegunean, martxoak 14, 19:30etan Virgen Blankan mobilizazioa deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak.
Beste eraso bat
34 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizko autobus-geltokian bikotekideari eraso egitea egotzita. Naiz-ek adierazi duenez,igande goizaldean gertatu zen, 04:15ak aldera. Udaltzaingoak abisu bat jaso zuen erasoa gertatu zela ohartarazteko, eta patruila bat bertaratu zen. Emakumea banku batean eserita aurkitu zuten, bere gauzak lurrean sakabanatuta zeudela.
Emakumeak ez zuen gertatutakoaren xehetasunik eman nahi izan, baina lekuko batek adierazi zuen bideozaintzako kameren bidez ikusi zuela erasoa. Agenteek geltokiko inguruetan aurkitu zuten ustezko erasotzailea, eta atxilotu eraman.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!