Gasteizeko Txosnetako programazioa aurkeztu dute
Abuztuaren 4tik 9ra oholtza nagusian eta Entxosnatu karpan egingo diren 38 kontzertu eta ikuskizunak iragarri dituzte. Datozeen asteetan zabalduko dituzte Txosnagunea osatzen duten kolektiboek antolatutako egitarauak.
Jai herrikoi eta parekideak antolatzeko lanean eman dituzte azken hilabeteak Txosna Batzordeko kolektibo eta kideek. Aurten, bi urteren ostean, txosnagunea irekita egongo da abuztauren 4tik 9ra, eta espazioa beteko egitaraua aurkeztu dute gaurkoan: 2022ko Gasteizko Txosnen programazioa eta kartela eman dituzte ezagutzera.
Hasierako kanpainan aurreratu zuten 38 izango direla guztira egongo diren kontzertu eta ikuskizunak, eta horietako batzuen berri eman dute dagoeneko azken asteetan sare sozialen bidez. Orain, oholtza nagusian eta Entxosnatu karpan egongo diren ekimenak iragarri dituzte. Esan dute, baina, datozen asteetan kolektiboek antolatutako programazioa ere zabalduko dutela.
Egitaraua aurkeztearekin batera, txosna batzordeko kideek eskerrak eman dizkiote txosna eremua eraikitzeko eta bizitza emateko lanean jardun eta jardungo duten pertsona eta kolektibo orori. Bestalde, gogorarazi dute txosnagunean ez dela inolako eraso sexista, homofobo, xenofobo edo arrazistarik onartuko.
Jarraian, Gasteizko txosnetako oholtza nagusiko eta Entxosnatu karpako programazioa:
ABUZTUAK 4, OSTEGUNA
20:30 BROKEN BROTHERS BRASS BAND taldearekin kalejira kutxitik txosnagunera
21:30 Inagurazio ekitaldia eta txosnisaria
22:00 Kontzertuak: IBILBEDI , VULK, WILLIS DRUMMOND eta AIARALDEKO SOINU SISTEMA
ABUZTUAK 5, OSTIRALA |Elkartasun eguna
15:00 Herri bazkaria, landatxo kiroldegian
20:00 Kontzentrazioa, Andra Mari Zuriaren plazan
20:30 Kalejira, Andra Mari Zuritik txosnagunera
21:00 Elkartasun eguneko ekitaldia, eszenatokian
22:00 Kontzertuak: NIHIL, TREMENDA JAURIA, SARA HEBE eta DJ PEZON
ABUZTUAK 6, LARUNBATA |Ikasle eguna
14:00 Ikasle bazkaria, entxosnatu karpan
16:00 Bazkari osteko jolasaldia, entxosnatu karpan
00:00 Ikasle eguneko ekitaldia, eszenatokian
22:00 Kontzertuak: ZETALAU, GARILAK 26 eta DJ MALANDRO
ABUZTUAK 7, IGANDEA |Gazte eguna
14:30 Gazte bazkaria, gazte karpan
23:30 Gazte eguneko ekitaldia, eszenatokian
22:00 Kontzertuak: TATXERS, BRIGADE LOCO, ROTTEN XIII eta DJ SKAROLO (bitsa jaia – fiesta de la espuma)
ABUZTUAK 8, ASTELEHENA |Entxosnazio eguna
12:00 IRRIEN LAGUNAK ikuskizuna, Alde Zaharrean
13:00 Marianitada musikatua, Alde Zaharrean
14:30 Herri bazkaria, Alde Zaharrean
16:00 TXAN MAGOAren ikuskizuna, Alde Zaharrean
19:00 Txosnibusa. [hala bedi tabernatik – txosnagunera]
22:00 Kontzertuak: SUA, SOZIEDAD ALKOHOLIKA, DJ BIHOTZA, DJ VILLATEK eta DJ SUDO
ABUZTUAK 9, ASTEARTEA
22:00 Kontzertuak: HERENEGUN, ZETAK, DUPLA, DJ ORDEZKAGUNE eta DJ DANTZETAN JARRAI
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!