Gasteizek zuhaitzekiko erakusten duen «mespretxua» salatu du Eguzkik
Haserrea agertu dute ekologistek, Udalak Santiago Hiribidean 30 zuhaitz baino gehiago moztu dituelako.
Joan den ostiralean Gasteizko Santiago Hiribidean egin duten zuhaitz mozketa gogor salatu du Eguzki talde ekologistak. «Beste behin ere konprobatu dugu Green Capital honek zuhaitzak mozten dituela, ezker-eskuin». Zehazki, 19. eta 41. atarien artean izan da esku-hartzea, eta 30 zuhaitz baino gehiago moztu dituzte, talde ekologistak ohar batean salatu duenez. «Ez dago horiek mozteko arrazoirik: zuhaitz handiak zein txikiak, guztiak moztu dituzte».
Eguzkiren esanetan, azken urteetan zuhaitzekiko «mespretxua» erakutsi du Gasteizek. Zuhaitzak «edozein lanen menpe» egon direlako kexu azaldu dira ekologistak. Hirian zehar tranbia eraikitzeko lanak aipatu dituzte, horietan antzeko ebaketak egin dituztelako. «Etengabe eta modu masiboan» egindako mozketa horiek «segurtasunaren edo bestelako beharren argudioarekin» eginak direla diote, baina mozketak justifikatzeko informaziorik ez dutela zabaldu salatu dute ere.
Ekologistek «harridura» agertu dute zuhaitzak «elementu gogaikarritzat» hartzen direlako. «Andre Mari Zuriaren plazan edo Santa Barbara plazan agertzen den grisak ondo azaltzen du Green Capital-aren adierazpena zein den: posta-txarteletan agertzeko moduko goroldioa, turismokeria eta errealitatearen antzik ez duen hiria». Hortaz, mozketekin amaitu eta zuhaitzak landatzeko eskatu diote Udalari.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!