Gasteiz infernu bilakatuko dute otsailaren 22an hiriko gune autogestionatuek
Gasteizko proiektu autogestionatuek egitarau bateratua osatu dute inauterietarako: deabruz mozorrotu eta "kapitalaren hiria" infernu bilakatuko dute otsailaren 22an. Egunaren nondik norakoak eta mozorroak egiteko hitzorduak egin dituzte publiko dagoeneko.
Inauterien atarian, bat egin dute Gasteizko proiektu autogestionatuek. Gasteizko Gaztetxea, Talka, Errekaleor, Sumendi espazioa eta Auzolana Pilotalekua elkarrekin mozorratuko dira otsailaren 22an, «negu gorrian, autogestioaren deabru» direla aldarrikatzeko.
Deabruz mozorrotuko dira, hain zuzen, bost guneetako kideak eta beraiekin batera ekimenean parte hartu nahi duen orok.
Mozorroak era kolektiboan prestatuko dituzte eta hurrengo asteetan zehar hainbat egun antolatu dituzte morroak egiteko. Otsailaren 13an, osteguna, Sumendi espazioan izango da lehenengo kedada, arratsaldeko 19:00etan. Otsailaren 15ean Gaztetxean jarri dute zita 18:00etan eta 19an 10:00etan Errekaleorren. Talka espazioan otsailaren 21ean, arratsaldeko 17:00etan izango da mozorroak prestatzeko hitzordua.
Otsailaren 22a: Gasteiz Infernu bilakatzeko eguna
Otsailaren 22rako egitaraua ere aurkeztu dute dagoeneko. Judimendiko Pepe Ubis plazan, eguerdiko 13:00etan, botako dute txupinazoa eta irakurriko dute pregoia egunari hasiera emateko. Aurretik Sumendi espazioan azken mozorro prestaketa egingo dute, goizeko 11:00etan.
Sumendin egingo den herri bazkarian elkartuko dira, ostean, bost gune autogestionatuetako kideak. Bazkariko txartelak salgai daude sei eurotan Candela, Hala Bedi eta Potxin tabernetan, egunean bertan 10 euro balioko dute.
Rkatukadak, Errekaleorreko batukadak, girotuko ditu arratsaldean Judimendiko kaleak, 17.00etan Tornay Medikua kaletik abiatuta. 17:30etan auzoa utzi eta erdigunera kalejira egingo dute, «Gasteiz infernu bilakatzeko».
Iluntzean Gasteizko Gaztetxera eramango dute egitaraua. 21:00etan «Deabruaren epaiketa» deitu duten ekitaldia abiatuko dute bertatik eta gauerditik aurrera Estibijonder DJ-ak dantzan jarriko du.
BADATOR NEGU GORRIA😈😈
Otsailaren 22an Autogestioaren deabruak izango gara 🔥😈
Hona hemen egitaraua!👀👀
Bestetik, hemen dituzue mozorroak egiteko kedada ezberdinak 👇🏾👇🏾
KAPITALAREN HIRIA INFERNU BILAKATUKO DUGU 👹👹 pic.twitter.com/yUbOV4iyLH— SUMENDI espazioa (@SUMENDIespazioa) February 10, 2020
Gasteizen «jaun eta jabe» den kapitalari aurre egin nahi diote dinamika berri honekin, «Negu gorrian izoztera kondenatuta» dauden kale, auzo eta milaka herritar «berotzeko». «Berotasunaren monopolioarekin hausteko prest, beste behin ere kaleak astintzeko hautua egin, eta negu gorria gure egiteko batuko gara Gasteizko Gune Autogestionatuak» azaldu dute zabaldu duten oharrean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!