Gasteiz eta Iruñea arteko AHTren tartea ez eraikitzea gomendatu du Europako Batzordeak
2030a aurretik Gasteiz eta Iruñea arteko AHTren tartea eraikitzeko aurreikuspenik ez dagoenez, halakorik ez eraikitzea proposatu du Europar Batzordeak. Berriaren harira, AHT Gelditu! mugimenduak adierazi du abiadura handiko trena gelditzea oraindik posible dela. through Argia.eus
Iazko abenduaren 14an argitaratu zuen Garraio Sare Transeuropearraren (TEN-T, ingelesezko laburduran) berrikuspena Europako Batzordeak. AHT Gelditu! mugimenduak azaldutakoaren arabera, Europar Batasun mailako garraio-sare oro barne hartu nahi du bere baitan TEN-T-k, eta hiru etapatan lortu nahi du hori: 2030a orduko sare zentrala osatu nahi du, eta ostean sare zentral zabaldua, eta sare integral osoa gero.
Gauzak horrela, eta ikusirik 2030a orduko ez dela aurreikusten Iruñea eta Gasteiz arteko AHTren tartea eraikitzerik, Europar Batasunak proposatu du halakorik ez eraikitzea, eta abiadura handiko trenbidea ordez egungo azpiegiturak erabiltzen jarraitzea.
«Proposamen honek gobernu zentralak Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Zaragoza eta Euskal Y-a abiadura handiko linea baten bidez lotzeko duten asmoari beste zartako bat ematen dio», egin du irakurketa AHT Gelditu!-k. Mugimenduak azaldu du Zaragoza eta Euskal Y-aren arteko lanak duela 11 urte abiatu arren 30 kilometroko azpiegitura besterik ez dagoela eraikita, tarte horretan ere gainegitura falta dela, eta Zaragoza-Castejon eta Iruñea-Euskal Y tarteei dagokienez administrazio-prozesuak «oso atariko faseetan» daudela.
«AHT ia eginda dagoela dioen mitoa eraitsi behar da. Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza independenteak (AIDEF) garraioen txostenean gogorarazi zigunez, oraindik inbertsioaren %58 falta da Euskal Y-a amaitzeko, eta inbertsioaren %96 Nafarroako korridorea amaitzeko. Oraindik garaiz gaude Euskal Herriko elefante txuririk handiena gelditzeko!», egin du irakurketa AHT Geldituk, makroproiektuaren aurka protestan eta mobilizatzen jarrai dezaten dei eginez herritarrei.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!