Gasteiz anitzaren alde, izan kolore! Gora Gasteiz!
2015eko apirilaren 18a. Gasteiztarrok oso gogoan dugun data da, izan ere, egun horretan bertan izan baitzen «Gora Gasteiz!» eguna, izen bereko ekimenak antolatuta. Migranteen aurka, Javier Maroto alkateak eta ingurukoek egindako adierazpen arduragabeen ondoren, gasteiztarrok hiri koloretsu eta anitza nahi genuela esan genuen ozen, hainbat hilabetetako kanpainaren amaiera-jaialdian. Orain, ekimenaren ibilbidea eta «Gora Gasteiz!» eguna bera bildu dute gaur bertan aurkeztuko den dokumental batean. Erlantz Anda Fifo ekimeneko kidea eta Beñat Fontaneda dokumentalaren egilea bera izan ditugu gaur ARABA HIZPIDEn. Hasieran, dokumentala egitea bururatu ere ez zitzaiela egin esan digu Andak, baina kanpainan zehar egindako grabazioei esker, Fontanedarekin harremanetan jarri, eta hark gustura hartu zuen lana, aitortu duenez. Zabalganako meskitak ere erasoak pairatu dituenean, inoiz baino beharrezkoagoa den memoria-ariketa aurkeztuko dute gaur: «Izan kolore» dokumentala. Martxoak 17, arratsaldeko 19:30ean, Europa jauregian.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!