Gasolindegia jartzearen aurkako paseo errebindikatzailea egingo dute Iturritxun ostiralean
Adurtzakoak eta Arelegi auzo elkarteek, Adurtza Ikastolako guraso elkarteak (Ikasberri), Olarizuko Gazte Asanbladak eta Iturritxun3ez-ek deitu dute. Gasolindegia jartzeko beharrik ez dagoela defendatzen dute, eta herritarren osasuna eta segurtasuna etekin ekonomikoen gainetik daudela.
Jauregilanda kalean jarri nahi duten gasolindegiaren aurka azaroan aurkeztutako 300 bat alegazioei Udalak zer erantzungo zain jarraitzen dutela eta, ostiral honetan kalera irteteko dei egin diete herritarrei Adurtzakoak eta Arelegi auzo elkarteek, Adurtza Ikastolako guraso elkarteak (Ikasberri), Olarizuko Gazte Asanbladak eta Iturritxun3ez-ek. «Paseo errebindikatzailea» antolatu dute gasolindegia jartzearen aurkako mezua plazaratzeko.
Hiriaren hegoaldeko kolektiboek argi utzi nahi izan dute ez dutela nahi auzotarren eta pertsonarik ahulenen osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzen duen beste elementu bat gehitzerik Iturritxu kalearen inguruetan. Iturritxun beste gasolindegirik jartzeko beharrik ez dagoela defendatzen dute, are gutxiago ikastetxeen ondoan eta Olarizuko parkearen sarreran.
«Ez da lehenengo aldia gure auzoak espekulazioaren jomuga direla; horregatik, auzokideok eta auzoko taldeek argi utzi nahi dugu aurrean izango gaituztela eta gure osasuna eta segurtasuna beren irabazi ekonomikoen gainetik daudela», berretsi dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!