Gasa ustiatzeko mehatxua amaituta, bilakaera aztertu eta herritarren borrokaren aitortza egiteko ordua
Mikel Oteroren kolaborazioa.
Azken momentura arte saiatu dira gasa ustiatzeko proiektuak aurrera eramaten Araban, baina azkenean atzera bota dute asmoa, Espainian onartuko den Klima Aldaketa eta Trantsizio Energetikoaren legeak debekatu egingo duela aurreikusita. Honen harira, Mikel Oterok gasa ustiatzeko asmoen bilakaera ekarri du gurera, 1997an Armentia I putzua ikertzen hasi zirenetik gaur arte egondako saiakera, protesta, oztopo, azpijoko eta abarrak azalduz.
Armentia I eta II, Shesa hidrokarburoen euskal elkartea, Frackinga, Frackin Eza, Berriztu… ibilbide luzea izan du gasak Araban, eta horren berri eman digu Oterok, hainbeste urtez borroka honetan aritutako elkarte eta herritarrei merezi duten aitortza egiteko.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Gasa ustiatzeko mehatxua amaituta, bilakaera aztertu eta herritarren borrokaren aitortza egiteko ordua00:35:29
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!