Garraiolari baten laneko istripua eta heriotza salatzeko mobilizazioa egin dute Gasteizen
Gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du garraiolari baten lan-istripua salatzeko. Joan den astean, garraiolari bat hil zen arrazoi ez traumatikoengatik, Araian (Araba). “Lan-istripu gehiagorik ez, prekaritateak hil egiten du” leloarekin, Posta kaleko 9. zenbakian elkartu dira dozenaka lagun, Arabako enpresen SEA elkartearen egoitzatik hurbil, garraiolariaren heriotza salatzeko.
Aurten, gutxienez 62 dira Euskal Herrian hildako langileak, eta horietatik 9, garraiolariak.
Mobilizazioan gogor salatu dute «Administrazioa garraiolarien lan-istripuen estatistikak murrizten saiatzen dela, behin eta berriz, gertaerak heriotza natural edo errepideko ezbehar gisa hartuta». Horrelako ezbeharrak eta lan-istripu gehienak lan-baldintza kaskarren ondorio direla ohartarazi dute.
«Azken finean, gero eta estuagoa da garraiolariaren lana, bizimodua aurrera ateratzeko sektorean diren zailtasunen, azpikontratazioen, lan jardunaldi luze eta estuen edota enpresek eragindako presa eta presioen ondorio dira gertaera hauek. Estresak arazo kardiobaskularrak sortzen ditu eta, beraz, horrelako gaitzek garraiolariengan duen eragin handia, kontuan izan beharko litzateke osasun-politiketan eta laneko prebentzioan», azaldu du LAB sindikatuak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!