Garoñako zentral nuklearra berriro martxan jartzea aztertuko du Gaztela eta Leongo Juntak
Juntak bideragarritasun-azterlan bat lizitatuko duela iragarri du Juan Garcia-Gallardo Vox eskuin muturreko alderdiko ordezkariak, Gaztela eta Leongo lehendakariordea
Garoñako zentral nuklearrak 2012an utzi zion elektrizitatea sortzeari eta 2017an itxi zuten. Desegiten hasteko fasean dago, horretarako plan bat onetsi zenetik. Orain, Garcia-Gallardok iragarritakoaren arabera, bi erreaktore berrirekin ireki nahi lukete zentrala 2030erako, horretarako «borondate politikoa» balego.
Izan ere, esan du, funtzionamendu arazoengatik ez, gobernuak ezarritako hondakinen kudeaketarako zergek «ekonomikoki ito zutelako» itxi zela Garoña.
Alberto Friasek (Araba Garoñarik Gabe taldeko bozeramaileak) Garoña zabaltzea «inozoen ametsa» dela esan du, komunikabideei helarazitako ohar batean. Friasen arabera, zentralaren jabe den Nuclenor enpresak berak dio arrazoi teknikoengatik (deskonexioak eta desmuntaketak) eta bideragarritasunarengatik (kostu eta epe handiak) berriz irekitzea bideraezina dela.
«Orain zentral nuklear berri bat desegiten ari den leku berean berreraikitzea eraikitzea planteatzeak, beste baldintza askoren artean, Plan Hidrologikoa ez betetzea suposatzen du, plan horrek ibai-buruetan edo ibaien goiko aldeetan zentral berriak eraikitzea debekatzen baitu. Ebroko uren emariari eta tenperaturari eragiten diote. Arrazoi beragatik Frantziako zentral nuklear asko itxi egin dira, hoztu ezin direlako», azaldu du oharrean Friasek.Gaineratu duenez, «Segurtasunari dagokionez, Garoñako eraikinak Fukushimako euste sistema bera du, AEBetako Energia Atomikoaren Batzordearen arabera leherketarako % 90 arrisku handiagoa duena». Ikuspegi ekonomikotik ere bideraezina dela gehitu du.
EH Bilduk Espainiako Gobernuari eskatuko dio eztabaida behingoz alde batera uzteko eta Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeari uko egiteko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!