Garoña baimenik gabe ixteagatik 18,4 milioiko isuna berretsi du Gorenak
Lehiaren Espainiako Batzordeak ezarri zuen isuna. Ibedrolak eta Endesak helegitea jarri zuten Auzitegi Gorenean, eta horrek zigorra berretsi du.
Garoñako zentrala 2012. urtean itxi zuten arren buruhauste ugari eragiten ditu oraindik. Zentralaren jabeek aldebakarreko erabakia hartu zutela argudiatuta, Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeak 18,4 milioi euroko isuna ezarri zien 2014. urtean. Nuclenorrek eta Enresak erabakiaren aurrean helegitea jarri zuten, baina Auzitegi Gorenaren administrazioarekiko auzi gelak ebatzi du «arau-hauste oso larria» egin zutela Garoñako jabeek, eta berretsi du zigor ekonomikoa. Atzo jakinarazi zuten epaia.
Enpresek «arrazoi teknikoak eta segurtasunekoak» eman gabe itxi zuten zentrala, Lehiaren Espainiako Batzordearen arabera; halaber, «aldebakarreko erabakiak» kalte handia ekarri zuela eta enpresek «bidegabeko etekin ekonomikoa» lortu zutela nabarmendu zuen Batzordeak. Gorenak argudio horiekin bat egin du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!