Garik eta Josu Zabalak beste data bat iragarri dute Hertzainakeko abestiekin emanaldia eskaintzeko
Irailaren 26rako sarrerak guztiak agortu ostean, irailaren 25ean beste kontzertu bat eskainiko dute. Emanaldian gonbidatu bereziak egongo direla aurreratu dute.
Gasteizen jaiotako Hertzainak taldeak agur esan zuenetik 26 urte bete direnean, taldeko kideak izan ziren Josu Zabalak eta Garik -Iñaki Garitaonandia- kontzertu berezia iragarri dute datorren irailaren 26rako: Bilboko Euskalduna Jauregian taldearen sei diskoetako abestiak joko dituzte eskainiko duten emanaldi “errepikaezinean”.
Kontzertuaren izenburua, ez da kasualitatea: Inun baino alaiagoa izanen da, taldeko Ta Ezer Ez Da Berdin abestiaren letra zati bat. Sarrerak salgai jarri bezain pronto agortu dira.
Sarrerak bukatu eta gero, beste data bat iragarri dute: irailaren 25ean, leku berdinean, beste emanaldi bat eskainiko dute.
Aurreratu dutenez, guztira 17 abesti adostu dituzte eta gonbidatu bereziak egongo dira oholtzaren gainean, izenik aurreratu ez duten arren. «Gaur egun ere mundu hobe batengatik borrokatzeko eta abesteko arrazoiak daude», esan du aurkezpenean Josu Zabalak.
80.hamarkadako probokazioa
1981eko Gabon Zaharra zen eta hotz handia egiten zuen Gasteizen. Orduan, The Clash taldearen euskarazko bertsio bat entzuten hasi zen Arabako hiriburuan: hainbat belaunaldietan eragin zuzena izango zuen Hertzainak taldea jaio zen orduan.
Hasierako taldekideak Josu Zabala Ajuriagerra, Kurro, Delfo, Txanpi eta Kike ziren baina 1982ko udan, Xabier Montoia “Gamma”-k taldea utzi eta Gari sartu zen Hertzainak taldean. 1984an kaleratu zuten lehen diska, beraz, 35 urte beteko dira emanaldiaren unean.
Lehenengo diskoetan punkaren probokazioa ska eta reggae erritmo dantzagarriekin nahasten zuten, letretan Euskal Herriko gatazka politiko eta sozialaislatuz. Esate baterako, Pakean utzi arte kanta, Javier San Martin Goikoetxea Piti Komando Autonomo Antikapitalistetako kide zenduari eskeinia zegoen, musika taldearen laguna baitzen.
1993an taldeak agur esan zuen, Donostiako Anoeta kiroldegian eskainitako emanaldi berezi batekin.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!