Garbitzaileekin batera, langileentzako eskubide berdintasuna aldarrikatu dute Gasteizeko campusean egindako elkarretaratzean
Itaiak eta Unibertsitateko Indar Batasunak deituta, elkarretaratzea egin dute Arabako campuseko garbiketa zerbitzuko langileentzako lan baldintza duinak borrokatzeko. Zehazki, garbitzaileek ere aparkaleku zerbitzua erabili ahal izatea eskatzen dute.
EHUk ez dizkie lan baldintza egokiak bermatzen Arabako campuseko garbiketa zerbitzuko langileei, Itaia eta Unibertsitateko Indar Batasunarekin batera salatu dutenez. Elkarretaratzea egin zuten asteazkenean campusean bertan, Errektoretzan, eta dozenaka lagun elkartu ziren protestan.
Azaldu dutenez, garraio publikoaren ordutegia ez da uztargarria garbiketa zerbitzuko lanaldiaren hasierarekin, eta lanera garaiz iristeko «aukera bakarra garraio pribatua erabiltzea da».
EHUk ez du baimentzen garbitzaileek langileentzako campuseko aparkalekua erabiltzea. Eman duten arrazoia «normatibak horrela erregulatzen duela» da. Itaia eta UIBk egin duten irakurketaren arabera, «ukatu» egiten die EHUk langile horiei aparkalekuan kotxea uzteko eskubidea, unibertsitateak berak erabaki dezakeelako normatiba hori.
Protesta deitu duten eragileek nabarmendu dute «langile guztiek lan baldintza berdinak» behar dituztela eta, horregatik, exijitu dute aparkalekua erabiltzeko baimena eta dagokien akreditazioa garbiketa zerbitzuko langileentzako.
EHUri egotzi diote «berdintasunaren aldeko diskurtsoa» izan arren, ez duela «inolako borondaterik erakutsi aipatutako langileen lan baldintzak hobetzeko», eta langileen arteko «mailakatzea» areagotzen duela horrelako arauekin.
Bestalde, gogorarazi dute garbiketako sektoreko lan baldintzak hobetzeko borroka asko abiatzen badira ere, «modu isolatuan eta ia babes sozial eta mediatikorik gabe» egiten direla. Horregatik, borroka horiek «lehen lerrora ekarri» eta «batasunaren bitartez gaitasunak handitzea» dute lehentasuntzat.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!