Garbialdik osasun-zentroetako garbikuntzan lan egiten duten bi langile zigortu ditu
Azken aste honetan, Garbialdik osasun-zentroetako garbikuntzan lan egiten duten bi langile zigortu ditu. Hala salatu dute ESK, LAB eta ELA sindikatuek Santiago ospitalean egindako elkarretaratzean. Enpresaren arabera, bi langileek ez dituzte agindutako lanak ondo egin.
Sindikatuen esanetan, hau guztia «gezur bat» baino ez da. «Benetan gertatzen ari dena lan-zamak etengabe handitzen ari direla da, enpresak, lanpostuetan ematen diren justifitatutako faltak ez duelako ordezkatzen. Egoera hau, lanean gaudenok gure ordutegitik kanpo lanak egitera behartzen gaitu».
Elkarretaratzean azaldu dutenez, langileei beldurra sartu nahi die Garbialdik: «Haiek eskatzen dutenari beti baietz erantzungo diegula uste dute, nahiz eta gure ordutegia ez errespetatu eta aparteko orduengatik soldatarik ez jaso. Enpresaren jokabidea oso argia da, bere onurak handitzea langileen osasunaren kontura».
Hau guztiagatik, ostegunean osasun-zentroetako hamaika langile, Osakidetzako ordezkari sindikalak eta ESK, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariekin batera, Olagibeleko osasun-zentroaren aurrean elkartu dira.
«Osakidetzari exijitzen diogu kontratatzen dituen enpresetan horrelako praktikarik ez onartzea, eta benetan emakume langileen eskubideak defendatu nahi baditu, egoera honi aurre egitea». Gaineratu dutenez, «Martxoaren 8aren inguruan egingo diren diskurtso feministak antzerki txar bat baino ez dira izango».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!