Garbialdik Osakidetzan aurrera eramaten dituen «politika errepresiboak» salatu dituzte LAB eta ESK sindikatuek
Elkarretaratzea egin dute Txagorritxu ospitalaren barruan.
LAB eta ESK sindikatuek protesta egin dute Txagorritxu ospitalean bertako «politika errepresiboak» salatzeko: «Osakidetzak finantzatzen dituen eta Garbialdi enpresak ere aurrera eramaten dituen politikak dira» salatu dute ospitale barruan.
Gogoratu dutenez, ospitale honetan garbiketa lanak egiten dituen lantaldeak urteak daramatza enpresaren «bidegabekeria» pairatzen. «Garbialdiko erdi-mailako agintariek langileen lan kargak handitzen edo txikitzen dituzte, langilearen afinitatearen arabera. Batzuetan, inolako azalpenik eman gabe, haien lanpostuak aldatzen dituzte», gaitzetsi dute.
Egoera honek langileen eskubideen aurkako eraso zuzena suposatzen duela uste dute bi sindikatuek, Garbialdiko agintarien arbitrariotasunaren menpe dauden bitartean, haien lanpostura joatea erabateko gurutze-bide baten bihurtzen delarik.
Horretaz gain, jarrera hauek Garbialdiko zuzendaritzaren bermea ez ezik, Arabako ESIaren zuzendaritzaren bermea ere badaukatela uste dute.
Amaitzeko, LAB eta ESK sindikatuek Arabako ESIaren zuzendaritzari gatazka honetan eragin dezala eskatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!