Garbialdi enpresak praktikatzen duen «errepresio sindikala» salatu dute hainbat sindikatuk modu bateratuan
LAB, ELA, ESK, CCOO, UGT eta USO sindikatuen ustez, CUT sindikatua "plantillaren interesen alde egin beharrean, enpresarekin lerrokatzen da".
LAB, ELA, ESK, CCOO, UGT eta USO sindikatuek Osakidetzako ESI Arabako garbiketa zerbitzuko kontratetako langileek Garbialdi izeneko enpresaren eskutik pairatzen ari duten «errepresio sindikala» publikoki salatu dute agerraldi batekin.
Prentsari azaldu diotenez, gaur egun enpresarekin dagoen arazoa handitu da. Izan ere, CUT sindikatua protagonista bilakatu dela uste dute, «plantillaren interesen alde egin beharrean, enpresarekin lerrokatzen baita». Adibide gisa, lanpostu hutsen estaldurari buruzko epaiketa batean, enpresak planteatutakoa defendatu duela aipatu dute. «Hori gutxi balitz, sasi-sindikatu horren arduradun nagusiak enpresa beraren erdi-mailako arduradunak dira».
Gaur egun, Garbialdi enpresak ESI Arabako garbiketa zerbitzu guztien kontzesioak ditu: Txagorritxuko Ospitalea, Santiago Ospitalea, Kanpo Kontsulten Eraikina eta Osasun-zentroak.
Testuinguru honetan, denboran zehar errepikatzen diren eta plantilaren langile zehatz batzuen aurka zuzentzen diren eskubideen urraketak ematen direla uste dute: «Honek jazarpenaz hitz egitera garamatza». Gaineratu dutenez, zerbitzuburuak langileak haren bulegora deitzen dituenean, ez dakite nagusiarekin edo Komiteko enpresarekin dauden. «Nahaste hori ere formazio kurtsoetan ematen da, hezitzaileen aldetik CUT sindikatuaren aldeko proselitismoa burutzen baita».
Guzti honek plantillaren zati handi batean beldurra nagusitu izana ekarri duela uste dute sindikatuek. Hala ere, argi dute: «Hau ez litzateke gertatutako Osakidetzak onartuko ez balu […] Gure ustetan guztiz onartezina da patroi batek bultzatuta langileen antolakundeak sortzeko neurriak».
Amaitzeko, sei sindikatuak ez direla geldirik geratuko azpimarratu dute: «Osakidetzako zuzendaritzari bilera berri bat eskatu diogu eta ez ditugu mobilizazioak baztertzen«.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!