Garazi Lopez de Armentia (Baratza Aretoa): «Bertakofest jaialdia galdu baino, eraldatu egingo dela ikusten dugu»
Otsailaren 14tik 16ra Bertakofest jaialdiaren azken edizioa ospatuko da Baratza Aretoan.
Datorren asteburuan, otsailaren 14a eta 16a bitartean, Bertakofest jaialdia ospatuko da Baratza Aretoan. Honen inguruan mintzatzeko, Garazi Lopez de Armentiarekin hitz egin dugu Hizpidean. Jaialdia Gasteizko edota inguruko artisten ikuskizunetan oinarritu izan dela azaldu digu eta aurtengoa azken edizio izango dela aurreratu. Hala ere, jaialdia galtzea baino, eraldatu egingo dela kontatu digu.
Aurtengo egitarauari dagokionez, ostiralean, otsailak 15, Fanny Giraud clownaren ikuskizuna egongo da, arratsaldeko 20:00etan. Larunbatean, otsailak 16, Etritus Teatroren «Ovarios verdes fritos» emanaldia, 20:00etan ere. Eta igandean, otsailak 17, Susanne Grauren emanaldia izango da 19:00etan eta ondotik, Colectivo in Extremisen emanaldia.
-
Hizpidea: Garazi Lopez de Armentia (Baratza Aretoa): "Bertakofest jaialdia galdu baino, eraldatu egingo dela ikusten dugu"00:09:17
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!