Garazi Arluziaga (Joxemi Zumalabe): «Herri jakintzen filosofia ardatz edukita, kontsideratzen da denok dugula zerbait ikasteko eta zerbait irakasteko»
'Su txikian: Herri mugimenduak bor-borka' dokumentala aurkezten dabiltza Euskal Herrian zehar.
Martxoa eta ekaina bitartean Joxemi Zumalabe Fundazioko kideak aurkezpen bira egiten ari dira Euskal Herritik barrena, eta bertan aurkeztuko dituzte “Su txikian: Herri mugimenduak bor-borka” dokumentala eta “PIL-PILEAN: Herri-mugimenduen formakuntza politikorako esperientzia bat Euskal Herrian Ikastaroaren Sistematizazioa (2015-2018)” liburua.
Gasteizko aurkezpena Maiatzaren 13an izango da, 18.00tan Gasteizko Gaztetxean.
Eduki hauek ‘Pil-Pilean’ ikastaroen hiru edizioetan landutako eta ikasitakoekin osatu dituzte, herri mugimendu ezberdinen beharrei erantzuten saiatzeko abiatutako egitasmoa. Joxemi Zumalabe Fundazioko Garazi Arluziaga Gondat izan dugu Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu dokumentala eta liburuaren edukiak, eta baita Joxemi Zumalabek martxan dauzkan beste ekimen batzuk ere.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Garazi Arluziaga (Joxemi Zumalabe): "Herri jakintzen filosofia ardatz edukita, kontsideratzen da denok dugula zerbait ikasteko eta zerbait irakasteko"00:26:56
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!