«Galder eta Aitorren espetxeratzeak gatazka politikoa agerian uzten du»
Sortu-k deituta, herrialde mailako manifestazioa egin dute otsailaren 9an Gasteizen Galder Barbado eta Aitor Zelaia arabarren atxiloketak eta espetxeratzea salatzeko. «Ez da kasualitatea. Ez nortzuk eraman dituzten, ezta noiz gertatu den ere».
Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. instrukzio auzitegiko epaileak espetxera bidali zituen ostiralean Galder Barbado eta Aitor Zelaia, Ertzaintzak ostegunean atxilotutako bi gazteak. «Substantzia lehergaiak, sukoiak edo su-eragileak» edukitzea egotzi die Maria Tardon epaileak, baina gazteek hau ukatu dute. Egun, Soto del Realeko kartzelan (Madril) daude biak.
Egun bat beranduago, larunbatean, Araba mailako manifestazioa egin dute Gasteizen bi gazteen atxiloketak eta espetxeratzea salatzeko. Ehunka lagun bildu dira hiriburuan, izan ere, Aiaraldeatik eta Arabako beste zonalde batzuetatik ere pertsona ugari hurbildu dira.
Isilunerik gabeko manifestazioa izan da: «Herriak ez du barkatuko», «Galder, Aitor askatu» edo «Estatu espainiola estatu terrorista» oihuak entzun dira ‘Galder eta Aitor askatu. Utzi bakean Euskal Herria’ buru zuen pankartaren atzean.
«Berriz hurbildu zaigu otsoa etxalderantz, berriz ehizatu ditu herri honetako bi gazte abertzale konprometituak, berriz ere bahituak eraman ditu Espainia aldera«, adierazi dute mobilizazioaren amaieran.
Osteguneko operazioa kasualitatea ez dela nabarmendu dute: «Ez nortzuk eraman dituzten, ezta noiz gertatu den ere».
Modu berean, Amurrioko polizia ohiaren tiroa gogoratu dute: «Ez da kasualitatea Amurrion madero batek familia abertzale baten kontra tiro egin eta gero etxean lasai dagoen bitartean, bi gazte militante espetxe zikin batean izatea argudio judizial eta politiko hain ahulekin».
Horrelako gertaerek, «Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa agerian uzten dutela» uste du Sortu-k. bait dute. «Askotan esan dugun bezala, arazoa ez delako inoiz ETA izan. ETA desagertua izanik ere honelako erasoek gatazka bere horretan dirauela argi erakusten digute, gure independentziarako grina baita estatuek onartzen ez dutena».
Jazarpen mugagabea
Galder Barbadok behin baino gehiagotan salatu du poliziaren jazarpena:
- 2011n beste gazte batzuekin batera salatu zuen Polizia jazartzen zitzaiola, kontrol batean atxiki, mendira eraman eta jo egin zutela.
- Behin Ertzaintzak kalean geldiarazi eta DNA proba egiteko ile lagin bat ematera behartu zue.
- 2016ko maiatzean Guardia Zibilak Barbado atxilotu zuen, Ernai-k Urduñan antolatutako Gazte Danbada ekitaldian pankarta bat erakustea egotzita.
Amurrion, euren bizilagunaren espetxeratzea jakinarazi eta minutu gutxira egin zuten manifestazioa: «Galderren espetxeratzea ez da kasualitatea izan, herriarekiko konpromisoagatik kolpatzen jarraitzen dute».
Salaketa mezu irmoak
Ernai Gazte Antolakundearen esanetan, «irmoki salatzen dugu EAJren zipaioek Galder eta Aitorren atxiloketa eta espetxeratzean jokatu duten papera. Kazetariz mozorrotutako borreroen ahoetatik eraikitako akusazioaren ondorioz, Auzitegi Nazional faxistaren eskuetan utzi dituzte bi euskal gazte».
Altsasu, Julen Ibarrola (ordu gutxi barru espetxetik aterako dena) eta Alfredo Remirez eta 2013ko Gazte Danbadaren ondoren hainbat kide auzipetu izana adibide gisa jarrita, «errepresioaren modus operandi-a» ondo ezagutzen dutela ohartarazi dute: «Errepresioaren zurrunbiloan ito nahi gaituzte. Baina kalkulu okerrak egin dituzte berriro ere, eta oraindik ez diote herri honi neurria hartu«.
Eleak Mugimenduak eta Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ere salatu dituzte atxiloketak, eta elkartasuna adierazi zieten bi gazteei. Ikasle Abertzaleek ere babesa agertu diete espetxeratuei: «Besarkada bana gertukoei. Etsaiaren arlo guztietako eta etenik gabeko ofentsiba basatiaren aurrean, euskal langileon autodefentsa antolatzea beste aukerarik ez daukagu».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!