Galdeketa egingo du Gure Esku Dagok azaroaren 5ean Otxandion
Hamahiru herritako biztanleak daude deituta azaroaren 5eko herri galdeketan parte hartzera. Bizkaira eta Gipuzkoara mugatuko dira galdeketak. Araban, orain arte, hiru herri ezberdinetan egin dituzte galdeketak, hirurak Gorbeialdean.
Gure Esku Dagok antolatuta, herri galdeketen beste olatu bat dator azaroaren 5ean. Olatu hori Otxandiora iritsiko da, beste hamabi herrietara iritsiko den bezala, guztiak Bizkaian edo Gipuzkoan: Andoain, Areatza, Atxondo, Beizama, Berango, Erandio, Elantxobe, Galdakao, Getxo, Mundaka, Ibarrangelu eta Leioa.
Guztira, 13 herri hauetan 160.000 biztanle bizi dira eta Getxo izango da handiena, 60.000 biztanlerekin -orain arte galdeketa egin dutenetatik handiena izango da-.
Otxandion, Gure Esku Dagoren herri galdeketarako protokoloak eskatzen duen sinadura kopurua jaso dute jada eta hamaika boluntario daude lanean urtebete inguru. Gure Esku dagok adierazi duenez, «helburua hautetsontziak kalera ateratzea da, herritarrek normaltasun osoz parte hartuz herri galdeketan».
Hiru herri galdeketa egin dira orain arte Araban, hirurak Gorbeialdean: Aramaion, Legution eta Urkabustaizen. Aramaion, parte hartzeak %50a gainditu zuen. 2018an, aldiz, Gasteizen egin nahi du herri galdeketa Gure Esku Dagok.
Orain arteko emaitzak ikusteko klikatu hemen.
*Hala Bedik, nahiz eta Arabako Herri Mugimenduaren egunerokotasunera mugatu, kokapen geografikoa kontutan hartuz, Otxandio eta Urduña bezalako herrien egunerokotasunaren berri ematen du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!