Gaixotasun baja hartzeagatik Aguraingo DHL Euskal Log enpresatik langile bat kaleratu dute
Aguraingo DHL Euskal Log enpresako ELA, LAB eta CCOO-k eman dute jakitera: gaixotasun baja hartzeagatik langile bat kaleratua izan da. Elkarretaratze bateratu bat egin zuten urtarrilaren 12an, eta ostean, agiri batean eman dute kaleratzearen berri.
«Berriz ere, enpresako zuzendaritzak lankide bat kaleratu du». Hala adierazi dute, kaleratzea burofax baten bidez aurrera eraman zuela azpimarratuz: «ez da lehenengo aldia». Baja hartzeko enpresak jarri duen aitzakiak argi adierazi du zuzendaritzaren jarrera: 2016an guztira 29 egun ezberdinetan baja hartzegatik kaleratu dute langilea.
Sindikatuek argi utzi dute kaleratze honen aurka egoteaz gain, «langileen eskubideak urratzen dituen edozein kaleratzeren aurka» daudela. Zuzendaritzari adierazi utzi diote «aurrean» izango dituztela enpresako langileak: «enpresako langileon batasunaren unea da», azpimarratu dute. Urtarrilaren 12an elkarretaratzea egin zuten enpresaren kanpoaldean, baina baliteke mobilizazio gehiago iragartzea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!