«Funts putre» batek egindako 500 etxebizitzen erosketan Eusko Jaurlaritzak izan duen papera salatu dute
Suediako Castella inbertsio funtsak Vitalquilerren 500 etxebizitza erosi zituen apirila hasieran. Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Bazterketa Sozialaren Kontrako ekimenak salerosketa prozesuan Eusko Jaurlaritzak izandakao jarduna gogor kritikatu du.
Apirilaren 7an egin zen publiko funts putre batek Salburua eta Zabalgana auzoan Vitalquilerrek dituen 500 etxebizitza erosi zituela. Suediako Castella inbertsio funtsak erosi zituen etxebizitza horiek Castella ERF Vitoria sozietate instrumentala baliatuz. Horren ondorioz etxebizitza publiko horiek «betetzen duten funtzio soziala betetzeari utziko diote hitzarmena bukatzerakoan».
Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Bazterketa Sozialaren Kontrako ekimena osatzen duten sindikatu eta eragileek Eusko Jaurlaritzaren papera salatu dute, «honen jarduna erabakigarria izan baita». Aditzera eman dutenez salmenta baimentzeaz gain uko egin dio Euskadiko Etxebizitza Legearen 65. artikuluan jasotzen diren «atzera eskuartzeko eta eroslehentasun eskubideei». Salerosketa baimentzeagatik «Jaurlaritzak jabetzan izango lukeen etxebizitza-parke publikoa handitzeko aukera galdu du».
«Derecho a Techo» plataformak Gobernua osatzen duten EAJ eta PSE alderdiak ere seinalatu ditu erantzule bezala. Vital Kutxak, egun Kutxabank, sortu zuen Vitalquiler 2001 urtean Gasteizen alokairuko etxebizitza babestuen parke bat sustatzeko helburuarekin. Bai EAJ eta bai PSE Kutxabankeko administrazio kontseiluko kide dira, «salemnta honen arduradunetako bat hain zuzen ere» plataformako kideen hitzetan.
Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Bazterketa Sozialaren Kontrako ekimenak onartezina deritzo etxebizitza bezalako oinarrizko eskubide bat «espekulatzaileen negozio-irrikaren mende egotea». Salerosketa honekin Eusko Jaurlaritzak etxebizitza eskubidea urratu duela salatu dute «biztanleria babesgabeena abandonatuz». EAJ eta PSEk duten erantzukizuna ere azpimarratu dute: «Beste behin ere kapitala biztanleriaren eta bizitzaren aurretik jartzen duen sistema agerian utziz».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!