Frenos Arabako delegatuaren kaleratzea salatu du LAB sindikatuak
Jundizen kokatutako enpresako delegatua maiatzean kaleratu zuten. Hauteskunde sindikaletan LABen hautagaia izan zen eta, aurrekoetan bezala, langile gehien-gehienek babestu zuen.
Gasteizen kokatuta dagoen Frenos Araba enpresako nagusiak LAB sindikatuko delegatua kaleratu zuen maiatza amaieran, Hala Bedik aurreratu zuen bezala. Jundizeko poligonoan dagoen enpresa honetan, hauteskunde sindikaletan pertsona hau LABekin aurkeztu zen eta, aurrekoetan bezala, langile gehienen babesa izan zuen.
Aukeratua izanda ere, LAB sindikatuko delegatua bajan zegoen min larri baten ondorioz eta urte eta erdiko epea pasatu ondoren, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak alta eman zion. Lantegira bueltatu ondoren eta enpresako medikuak azterketa arina egin ondoren, ez zuen lanerako inolako eragozpenik jaso, nahiz eta mina agerikoa izan. Hori gutxi ez, eta nagusia bere ondo-ondoan denbora osoan zehar egon zen eta lan egiteko aginduak eman zizkion, LABek salatu zuenez.
Hau guztia kalera atera du sindikatuak eta elkarretaratzea egin du Gasteizko Lan Ordezkaritzaren aurrean: «Delegatu kaleratua eta enpresako nagusiaren arteko harremanak betidanik zailak izan dira, bere jarrera oldarkor eta prepotentea dela eta», esan du bertan LABek.
Sindikatuak irmoki salatu du kaleratze hau, langilearen osasun eskubidea eta askatasun sindikala urratzen dituelakoan. Hori dela eta, salaketa publikoari begirako dinamika aktibatuko dute, mobilizazioak ere burutuz, eta berriro lanean berrartzea exijituko dute: «Langile hau, bere lankideak eta egoera honetan egon daitezkeenak ere nagusikeriaren aurrean babestu eta defendatu behar direlakoan gaude».
Industriako kide Igor Chillonek hartu du hitza mobilizazioan, eta salatu du enpresako nagusiak gure ordezkaria kaleratu duela bajatik itzuli eta gero, kaleratzea bera bortxatuz pic.twitter.com/pnSoxdUYEC
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) June 19, 2019
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!