«Frantziar Estatuan sarrera debekatzeko» agindua betetzeko atxilotu zuten bart Igor Uriarte gasteiztarra
Zenbait iturrik jakinarazi dutenez, "Frantziar Estatuan sartzeko debekua" jakinarazteko atxilotu zuen bart Polizia Frantsesak Igor Uriarte preso ohi gasteiztarra. Atxiloketak ez du asteleheneko operazioarekin zerikusirik. Gaur 11.00etan igaroko da prokuradorearen aurretik.
Gaur goizeko 11:00etan igaroko da Igor Uriarte preso ohi Gasteiztarra prokuradorearen aurretik. Polizia Frantsesak bart gauean atxilotu zuen Uriarte, zenbait iturrik zabaldu dutenaren arabera, «Frantziar Estatuan sartzeko debekua» jakinarazteko.
Orain arte Urruña (Lapurdi) izan du bizilekua Igor Uriartek eta Frantziak «kanporatzeko agindua» betearaziko du orain.
Uriarteren atxiloketak ez du asteleheneko operazioarekin zerikusirik, non Guardia Zibilak, Ekhiñe Eizagirre, Kepa Arkauz eta Imanol Jaio atxilotu zituen.
Uriarte 2013an atxilotu zuten Frantziako indar polizialek, beste bost kiderekin batera. 2018ko martxoan atera zen espetxetik bost urteko espetxe-zigorra beteta.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!