Frantziako tourra gelditzeko mehatxua egin du «Ertzainak Indarbidez» plataformak, beren eskakizunak bete ezean
Ehundaka ertzainek tranbia moztu zuten ia ordubetez ostegunean, lanean zeuden ertzainen txalo artean. Eusko Legebiltzarraren aurrean bildu ziren hitzarmen berria, baliabideak eta formakuntza gehiago eskatzeko.
Ertzainak Indarbidez (Ertzainas en lucha) plataforma «asindikalak» mobilizazioa egin zuen ostegunean Eusko Legebiltzarraren aurrean, «akordiorik gabe ez dago tourrik» lelopean. Kontzentrazio hori «zaintzen» ari ziren ertzainek oso jarrera atsegina izan zuten manifestariekin. Legebiltzarraren parean tranbiaren ibilbidea moztu zuten ia ordubetez, eta ertzainek ez zieten eragotzi, kontrara, txalo egin zieten protestan zeuden «kideei».
Eusko Jaurlaritzari presio egiteko Frantziako Tourra geldituko dutela ohartarazi zuten. Euskal Herritik igaroko da Tourra aurten, eta bertan segurtasuna bermatzeko nahikoa baliabiderik ez dutela argudiatuta, Tourra arriskuan dagoela esan zuten.
Tranbia moztea, bestelako zerbitzuak moztea bezala, zigorra dakarren ekintza bat da legearen arabera. Bestelako kolektibo eta mugimenduen protestetan halakorik gertatu denean ertzaintzaren oldarraldia jasan behar izan dute manifestariek. Atzokoan baina, ez zen hala gertatu. Goizeko 10:00etan hasita ia ordubetez izan zuten tranbiaren bidea oztopatuta, eta zerbitzua geldirik egon zen, lanean zeuden ertzainek esku hartu gabe.
Ertzainak Indarbidez plataformatik eskerrak eman dizkiete Gasteizko komisaldegiko ertzainei haien jardunagatik. Izandako «profesionaltasuna» goraipatu dute, eta erakutsi dutela «burutik oinetarainoko kideak direla». Plataformak «babes osoa» adierazi die lanean zeuden zipaioei, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak haien kontrako neurririk hartu nahi izanez gero.
Hamar urte daramatzate ertzainek hitzarmen berdinarekin, eta hobekuntzak eskatu dituzte soldatetan, baliabide eta formakuntza gehiago eskatzearekin batera. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuaren dimisioa eskatu zuten protestan. 1.100 euroko soldata igoera eskatzen dute, Euskal Autonomia Erkidegoan soldata altuena jasotzen duten udaltzainen parekoa izan dadin haiena.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!