Frackingaren aurkako EAEko legearen zati bat baliogabetu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabe utzi ditu EAEko frackingaren aurkako legearen artikulu batzuk. Espainiako Gobernuaren helegitearen ondorioa da erabakia.
Argia.eus bidez
Moncloak EAEko frackingaren aurkako legea Auzitegi Konstituzionalera eraman zuen eta, honek, Espainiako 1978ko Konstituzioaren aurkakotzat jo ditu lege autonomiko horretako zenbait artikulu.
Asteazkenean ezagutu den epaian irakur daitekeenez, frackingaren aurkako EAEko legearen 3. artikuluak gainditu egiten du «autonomia-erkidegoek ingurumena babesteko neurri osagarriak ezartzeko duen gaitasuna».
Era berean, 2. artikuluaren zati bat ere baliogabetu egin du, «lurraldetasunaren hastapena urratu litekeelako, autonomia erkidegoaren aldetik, inpugnaturik izan diren beste zenbait agindurekin batera ikusita».
2017ko ekainean onartu zen lurpetik erregaiak haustura hidraulikoaren bidez ateratzea galerazten zuen legea. 100.000 lagunek sinatuta iritsi zen herri ekimen legegilea EAEko parlamentura. Onartutako testuak ez zuen gasa erauzteko teknika hori orokorki debekatzen, bai ordea baldintzak zorroztu.
Gainera, EAEko erakundeei aukera ematen zien frackingari betoa jartzeko, haren eragina negatiboa izanez gero.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako legearen aurkako neurri honek baditu aurrekariak: Katalunian, Kantabrian eta Errioxan ere antzeko legeak onartu zituzten eta Espainiako Gobernuak haien kontra ere egin zuen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!